Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | PRESIA | Basalgo | PRESA | Genaro Aranburu Victoria | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | (Ibarrolako) presia | Basalgo | PRESA | Jesus M. Altube, Juan Aristimuño, Benigno Urrutia |
Edo Presia.
- Presia, hori, [Zabala botikarixuana] izandako presia dok.
- Presia dao hor?
- Bai, lehenau presia jeuan hor…
- Presia, bai. Lehenau horko urak Plaentxiaraiño juaten zittuan, San Marzialera.
- … Plaentziako ura hartzeko edo.
- Ta hor bertan, hemen bertan zeuan?
- Bai, hortxe kruzian.
- Bai, bai, solabarrenian, hamentxe, hamentxe, hortxe mendixakin bat eitten daben lekuan. Hau […] ta hortxe. Gero beherao […] beste presa bat […],ya Eibarerra […].
- Bai, haura ikusi dou. Hola, haundixa, ez?
- Bai, behekua haundixa. Haura barrixa dok, baiña.
- Ibarrola ondotik pasatzen dan errekatxuak ze izen dauka?
- Hoixe dok Sagar-errekara doiana. Baiña izena, ba… han goiko…
- Gero beheratxuao bi itten dau beste batekin. Beste bat…
- Gaztandolatik datorrena, Gaztandola aldetik datorrena.
- Han kruzian presia zuan […] San Marzialgo […]. Oin […] presia be ez jakixat apurtuta […].
- Ez dauka izenik errekatxuak hor goixan?
- Ibarrola errekia. Guk esaten gontsan hari beti, ba, amorraiña-ta eitten zuan hor ta amorraiñetara ta “Nun ibili haiz?”, “Iborr(o)la errekan”. Iborr(o)la errekia.
- Bai, baiña honek esan dabena, honek esan dabena gora joiak, hartu han presan, Ibarrolako presan ta handik Otxoan goiko zerera.
- Bata Gaztandolapera ta bestia Goimendira.
- Bai, baiña bestia Ibarrola alderakua, ba, Ibarrola errekia.
- Bale, bale.
- Ta bestia Gaztandola errekia edo izengo dok?
- Gaztandola errekia izen leike, baiña Gaztandola…
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.