Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Gaztandolagaña, Gaztandolagañak, Gaztandolagañari, Gaztandolagañean, Gaztandolagañeko, Gaztandolagañetik, Gaztandolagañera
Oharrak
Lekukotasun gehiago komeni. Ahotsak-eko transkribapenean informante bakarrak hiru bertsioa: Mugarrondoa, Mugarrondogaña eta Mugarrikogaña.
Ez dago datu-basean, ezta oharretan ere MUGAR*ONDO* egitura duen toponimoen lekukotza idazirik. Katastroan ere ez dator Basalgon Mugar- osagaia duen toponimorik.
- Gero Azkonabitta dao. Gero hamen bittartian gaiñian laga juau beste bat gure Mugarrondogaiña esaten jakok. Hor be dao lindantia. Elgeta… - Bai. Bai. Ze izen? - Muarrondua esaten dotsau guk, geure baso… Muarrondua. - Mugarrondua ala Mugarrondogaiña? - Bai, Mugarriko gaiña. - Mugarriko gaiña, bai. Hor be lindantia eitten jok, zera, Bergara-Elgeta.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
Luis Mari Alberdik 211ko urtarrilean, maparen behin behineko bertsioari egindako ekarpena: -Gaztandola baserritik ezkerrera “Mugarriko gaina” bezela azaltzen dan lekua, guk “Gaztandola gaina” bezela ezagutu dugu. Egia da bai bertan gaur egun galdutako mugarri bat zegoela. 1939ko mugarrien Aktan ere, mugarri hau zegoan lekuari “Gastandola” deitzen jaue.
Maparen behin behineko bertsioari egindako ekarpena
admin·k erantsia La, 12/17/2011 - 09:56·tan