Ikustekoak
- fálta. 1.fálta, fáltia. (a). Izena. Falta, carencia. “Diru faltia dago familixa askotan./ Igarriko dabe zure faltia. ” ZER(en) falta ia beti. Oso nekez bestela: Beste kotxe bat erosi dau; faltia eukiko zeban da.. ohar bat Esamoldeak: fálta eiñ. (a). du Aditza. Hacer falta, necesitar. “Ointxe erloju batek falta eitten dost./ Oin gastau, ta falta eitten dabenian eskatu.” fálta edérra. (b). Esapidea. Buena falta. “Aparkamentu baten falta ederra dago./ Neuri be kotxiak falta ederra eitten dost pa. ” 2.fálta, fáltia. (b). Izena. noren. Akatsa, hutsegitea. · Defecto, fallo. “Neure faltaz geratu giñan ekonomikia jarri barik. ” NOREN faltaz. Bakoitzak jakitteittu bere faltak.. Esaerak: Bestien faltak aurreko aldian, guriak bizkarrian. Esaera. "Norberaren akatsak ez dira ikusten." (Lar Antz) Esamoldeak: faltak etara. (a). Esapidea. Sacar faltas. “Iñoi faltak etaratzen jardutia gustatze jako.” fálta eiñ. (a). Pelotan, tenisean, etab. txarra egin; futbolean etab. joku-araua hautsi. “Azkenengo tantuan falta ein zeban saketik./ Defensa orrek falta asko eitten dau.” 3.fálta izan. (a). da du Aditza. Faltar, carecer. “Azukarra falta da ta billa noia./ Zer falta jatzu?/ Zure aittajunai bakarrik falta jakon fraille sartzia.” Aditz honek ez ditu -tu eta -tzen aspektuak hartzen; -ko, ostera bai: Oinddio be zeoze faltako jako. "Falta izango", ere bai. NOR eta NOR-NORI, batik bat, baina NOR-NORK bezala ere entzuten da: Ezer falta bozu (edo bajatzu) eskatu. Hilarik PALTA darabil. Ogixa ero gauzia ero palta zanian Elusuko Bentara jute ei zien..
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|