Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

árri.
arri
1.arri, arríxa. (a). Izena. Piedra. Esaerak: Arríxak eztauka begirik. (c). Esaera. Hau esan ohi da norbaitek norbaiti harria jaurtitzen dionean, harriak elkarri botatzeak duen arriskuaz ohartarazteko. Esamoldeak: arri tta orma ibili. (c). Esapidea. Gogor, osasuntsu ibili. Aspaldixan arri tta orma najabik. 2.arri, arríxa. (b). Izena. Pedrisco. Arrixak ortu guztia apurtu dau. Sin. arriabar (Eib.).. content_copy arríabar. Esamoldeak: arrixa eiñ. (b). Harri zaparrada egin. Joan dan zapatuan Elgetan arrixa eiñ i zeban. 3.arri, arríxa. (c). Izena. Zorrozteko, ehoteko edo beste eginkizun batzuetarako erabiltzen diren harriei arri, besterik gabe, esaten zaie askotan, eta ulertzen da testuinguruan. Jakina, hauek badute gehienetan bere izen berezia. · Llámase genéricamente a muchos objetos de piedra que normalmente además tienen su nombre específico. Kutxilluak arrixan pasau biako die./ Arrixa gastau jako txiskeruai. errótarri, errótarrixa. (b). Izena. Muela de molino. 4.arri, arríxa. (d). Izena. Lehengo etxetan egon ohi den harrizko fregadera. · Fregadera de piedra de las cocinas antiguas. Goiz guztia ontzi garbitzen jardun dot arrixan. Gaur egun fregadera. . Esamoldeak: arrikua eiñ. (d). Ontziak garbitu. Gaur ia galdua. Ontzixak garbittu esan ohi da. .
arri-berde. Eibar. Sulfato de cobre.
arri-beta, arri-bétia. (c). Izena. Harriaren tolesdura.
arri-kóskor, arri-koskórra. (a). Izena. arri-kóxkor. Piedrecilla. Arri-koskor bat sartu jat zapatan. Esamoldeak: arri-koskorran pare lo eiñ. (b). Esapidea. Lo sakon egin. Telefonuak jo dabenian arri-koskorran pare nenguan lo. Esapide hauetan arri-koskor zein arri entzun daiteke. . arri-koskorra baiño gogorrago ibili. (c). Esapidea. Oso osasuntsu ibili. Zuen aittajuna arri-koskorra baiño gogorrago dabill aspaldixan.
arrí-maillu, arrí-maillua. (c). Izena. Harria zatitzeko porra, arginak eta erabiltzen dutena. · Porra de despedazar piedra.
arri-txaplata, arri-txaplatía. (d). Izena. Harri pusketa txiki eta zapala. “Busti ala siku”, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri-txaplata bat: “busti ala siku?” Don.”
arriábar. 1.arriabar, arriabárra. (d). Izena. Harrabotsa, zarata handia. · Estrépito, escándalo. Azelakotxe arriabarra erabilli daben igeltseruak etxeko paretak botatzen. Klem.” 2.arríabar, arríabarra. (d). Izena. Eibar. Pedrisco. Arriabarra dator Elosu aldetik. content_copy arri. 3.arríabar, arríabarra. (d). Izena. Eibar. "Adversidad, ruina. Arriabarra galanta badatorkigu zuk eiñ dozunagaz.
arribide, arribidía. (c). arbide. Galtzada. Zapata takoidunak eskuan artuta arribidian gora. Klem.” content_copy galtzára.
arribizi, arribizixa. (d). Izena. Roca viva. Arbela onena. Zela arbela geo, ba, orma moruan geatzen da bueltan, da arri-bizixa bada tiroka in biar izaten da ta; baiña eitten gaiztua. Cand.”
arríbola, arríbolia. (c). handi eta borobila. Perurenak esku bakarrakin jardun dau arriboliakin./ Arribola bati bueltak emoten zebitzen mutikuak.
arrijasotzáille
arrijasotzáille, arrijasotzáillia. (b). Izena. Levantador de piedras. content_copy karga-jasotzáille.
arríjasotze, arríjasotzia. (b). Izena. Levantamiento de piedra. Gaur arrijasotzia dago Basalgon. content_copy kargá-jásotze.
árrika. 1.árrika. (b). Adberbioa. A pedradas. Arrika bialdu gaittue errittik.” Esamoldeak: árrika eiñ. (a). Harriak zerbaiti edo norbaiti bota. · Apedrear. Arrika ein gontsen San Juanguei./ Kikarei makiña bat arrika einddakuak ga 2.árrika. (c). Adberbioa. Pelotari oratu eta jaurtiz pelotan egitea. · Jugar a la pelota agarrándola y lanzándola. I gogorra izango aiz pelotan baiña nik arrika jokatukostat. Antzina egiten ziren halako apustuak.. Esamoldeak: árrika bota. (b). Esapidea. arrika jaurti. Zerbait indarrez urruti bota. · Arrojar lejos un objeto como se hace con las piedras. Nere txapela artu ta arrika jaurti zeban errekara. 3.árrika. (d). Adberbioa. Ugari, erruz, gehiegi, botaka. · Para dar y regalar. Gaur tomatia arrika zeuan plazan./ Aurten keixia arrika euki dou.