Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

pótxolo. 1.pótxolo, pótxolua. (c). Izena. potxo, -ue (Lein.). Kaniketan jolasteko edo artoa sartzeko, adibidez, lurrean egiten den zulotxoa. · Agujerito en el suelo. Urriñetik sartu dau potxolora./ Potxolo bakoitzera iruna artale bota. Esamoldeak: potxoloka. Adberbioa. Jolasa: potxoloan kanika zeinek sartu. 2.pótxolo, pótxolua. (c). Izena. Aurpegian, barre egiterakoan eta, sortzen den zulotxoa. · Hoyuelo. 3.potxolo, -a, potxolúa, -ía. (a). Adjektiboa. Maitagarria, ederra, polita. Konotazio kariñosoz betea. Haurrez, batik bat. · Majo, -a, hermoso, -a. Oso mutiko potxolua dauke./ Zelako potxolia zan txikittan. Elkar maite dutenek "querido", "cariño", "bihotza" zentzuan erabiltzen dute. Bueno, potxola, biar arte. .
potxorbero, potxorberua. (c). Adjektiboa. lagunartekoa Emakume beroa, sutsua.
potxorroskillak. Interjekzioa. Eibar. "Los de mi edad nunca comprendimos su significado exacto, pero utilizábamos para dar la negativa a un ofrecimiento inaceptable, utilizando como interjección: potxorroskillak! Para nosotros el secreto residía en que no podíamos dirigir tal interj. a una persona adulta." (SM).
potxótx, potxótxa. (b). Izena. haur hizkera potót, -a. Emakumearen sexoa. Haur hizkuntzan, batik bat. Emaiozu kremia, potxotxa erreta dauka ta.
potzólo, -a, potzolúa, -ía. (c). Adjektiboa. Potolo samarra. "Potolo" baino zerbait argalagoa edo. · Regordete. Mutiko koloregorri potzolo bat dauke. Gutxi erabilia..
pótzu, potzúa. (a). Izena. pozu (Ang.). Pozo, charco.
poz, póza. (a). Izena. Alaitasuna. · Alegría. Poza emoten dau danok pozik ikustiak.” P. Esamoldeak: pozán pózez. (c). Esapidea. Pozaren pozez, oso pozik zegoelako. Pozan pozez ezin zeban berbaik pe eiñ. pozak zoratzen edo kabidu ezinik egon, batik bat. Pozak zoratzen edo kabidu ezinik egon, batik bat. Pozak zoratzen zeuan alabia ezkontzen jakolako./ Pozak kabidu eziñik topau neban.
pozádera, pozáderia. (d). Izena. bozadéra, bozadero. Pozo artesiano. Len basarri askotan zan pozaderia/ Guk oiñ bozadería daukau, ura ekarri giñuanian... guk bozaderúa. Hil.” "POZÁERA" ahoskatu ohi da normalean. Gaur ia hitz galdua. Sin. pattin (Eib.)..
pozgárri, pozgarríxa. (c). Adjektiboa. Poz ematen duena.
pózik. (a). Adberbioa. Gustora. · Contento. Pozik nago zurekin.
poztasun, poztasuna. (b). Izena. Alegria. feedback poz.
póztu. (a). da du Aditza. Alegrar(se).
pozu.
fráille. Elosu. práile (Elos., Os.). 1.fraille, fraillía. (a). Izena. práile (Elos., Os.). Fraile. Ori neuri Gomozkortako prailiak neuri esana. Esaerak: Prailian dozenia amairu. (c). Esaera. Eibar. "Neurria baino gehiago hartzeko (edo emateko) prest daudenei buruz esan ohi da. Fraileen dozena hamabikoa izan beharrean hamairukoa omen da. Fraile-katilua ere ohizkoa baino handiagoa izaten da" Emoixozu apur bat geixago, badakizu, fraillien dozenia, amairu.” 2.fraille, fraillía. (c). Adjektiboa. Ekintza baino berriketa gehiago dutenei esaten zaie despektiboki. Eztok txarra, baiña fraille samarra.