Skip to main content

Gaitu auzolana, teknologiari euskaraz irakasteko, abenduak 3

Batu ditzagun ahotsak irudia

2023ko Euskararen Egunean dozenaka pertsonaren ahotsak batu nahi ditugu, teknologiari euskaraz irakasteko, etorkizunean makinek euskaraz emandako ahots bidezko aginduak uler ditzaten.

Egitekoa oso sinplea da: ordenagailuan edo telefono mugikorrean agertuko diren esaldi laburrak, 6-8 hitzekoak, irakurri eta grabatzea. Horretarako, webgune hau erabiliko dugu: https://gaitu.eus/. Eta horretarako, abenduaren 3ko goizean Seminarixoan elkartuko gara. 

Partehartze-denbora: 30 minutu inguru. 

  • Non: Seminarixoa aretoa.
  • Partaideak: 20 urte edo gehiagoko edozein herritar, euskaraz irakurtzeko gai dena.
  • Antolaketa: ordu erdiko txandak egingo ditugu eta txanda bakoitzean 12 lagunek hartuko dute parte.
  • Noiz: Abenduaren 3an goizeko 10:00etatik 13:30etara (azken txandaren hasiera).

Antolatzaileak: Jardun euskara elkartea eta Bergarako Udala.

Gaitu egitasmoaren bultzatzaileak: Euskaltzaleen Topagunea, Librezale.org, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Hiruko ituna.

IZEN-EMATE ORRIA

Aukeratu libre dagoen ordu bat eta eman izena.