Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| karretéro, karreterúa. (c). izena. Itzaina; idi pareaz eta gurdiaz garraiora dedikatzen zena. Carretero.. Neu be gaztetan karretero ibilittakua nok./ Aintziñan karreteruak oin trasportistak baiño inportantiauak zittuan./ Burdixakin dabillenian karreterua esaten giñuan; da itzaiña ba proban. Don.. Idi-probetakoei itzaiñ, baina baita karretero ere. . komentario 1 Ik. karreteríxa. |
| karrétilla, karrétillia. (a). izena. Carretilla. . |
| karriatzáille, karriatzaillía. (c). izena. Garraiatzen duena.. Ijittuak karriatzaille goorrak izeten die. Don. . |
| karríau. (b). du aditza. Garraiatu. Acarrear, transportar.. Atzo bi burkara garo karriau giñuzen./ Mozkorra karriau ezindda ikusi neban. . |
| kartonérixa, kartonérixia. (b). izena. Kartoi fabrika. Fábrica de cartón.. San Juango kartonerixan dabill lanian. . |
| kártufo, kártufua. (c). toponimoa. Tartufo, San Juan auzoko kafetegi eta dantzalekua. Adineko askok hala deitu izan diote, inongo intentziorik gabe, fonetika arazoren bategatik edo. Gainera, izen propioa izan arren, izen arrunt bezala deklinatu ohi dute. Tartufo. Así le llama mucha gente mayor a la sala de fiestas.. Oinddio goizeko seiretan Kartufua zabalik jeuan./ Kartufotik Paotxara joan giñuztan./ Bai, ori Kartufuan kamarero egondakua dok. . Eta hau, iragarki handia duela "Tartufo" diona.. |
| 1. káska, káskia. (b). izena. Gaztainari, leher ez dadin, egiten zaion azal-kendua, aizkorari harria jotzean egiten zaiona, makinaz ilea ebakitzean egiten diren ile-kenduak, etab. Muesca, mella.. Aixkoriai kaskia ein dotsa mutikuak./ Makina zarrakin moztu dost amak eta burua kaskaz beteta daukat.. komentario 1 Ik. ákats. |
| kaskáillu, kaskaillúa. (c). adjektiboa. Handia eta ergel samarra. Grandullón y más bien tonto.. Ermentarixan kriauakin ein juan burrukan: aundi kaskaillu bat. . Ik. kaskal. |
| káskajuen egun, káskajuen eguna. (c). izena. Ostirala; Kaskajuek kaskajokeriak egiten dituzten eguna, dirudienez.. Gaur dana dok libre, kaskajuen eguna dok eta. . |
| kaskajoáldi, kaskajoaldíxa. (c). izena. Venada gamberroide.. Kaskajoaldixak emoten dotsanian basuak, kristalak eta danak apurtzeittu.. Azen.: káskajoáldi, káskajoaldíxa ere bai. . |
| kaskajokeríxa, kaskajokerixía. (b). izena. Kaskajoaren ekintza.. Atzo makiña bat kaskajokerixa eiñ eta esan giñuan.. Azen.: kaskájokerixa ere bai. . |
| káskal. (-). 1. kaskal, kaskála. (b). izena. Cáscara.. Oso kaxkal meia dauke arrautzok.. Intxaurrarena, urrarena, gariarena eta beste frutu batzuena ere bai. . Ik. kóskol.. 2. kaskal, kaskála. (b). adjektiboa. KÁSKILL. Ergela, buruarina. Necio, -a, de poco seso, irresponsable.. Kaskal bat izan da beti eta oin be ala jarraitzen dau izaten./ Gaitzik bakua zuan baiña kaskill samarra.. Ik. kaskáillu.. |
| 1. kaskal, kaskála. (b). izena. Cáscara.. Oso kaxkal meia dauke arrautzok.. Intxaurrarena, urrarena, gariarena eta beste frutu batzuena ere bai. . Ik. kóskol. |
| 2. kaskal, kaskála. (b). adjektiboa. KÁSKILL. Ergela, buruarina. Necio, -a, de poco seso, irresponsable.. Kaskal bat izan da beti eta oin be ala jarraitzen dau izaten./ Gaitzik bakua zuan baiña kaskill samarra.. Ik. kaskáillu. |
| kaskáldu. (c). da aditza. KASKÍLDDU. Buruarindu. Aligerarse de cascos, decaerse, abandonarse.. Andria il jakonian ziero kaskaldu zan. . |
| kaskámotz, kaskámotza. (c). izena. Ilea oso moztua duena. Cabeza rapada.. Ola kaskamotz, zer moduz?/ Kaskamotz batekin zebillen pasiuan. . |
| kaxkagorri, kaxkagorrixa. (c). adjektiboa. (Leintz.) Ilegorria. . |
| 1. káskar, kaskárra. (b). izena. Burua. Cabeza. Tapaik kaskarra, bestela ikusikok biar. . KASKAR eta bere eratorriak esaldi adierazkorretan ia bakarrik. BURU, osterantzean.. kaskarréko miñ, kaskarréko miña. (b). izena. Buruko mina. .. kaskárra berótu, . (-). . 2. kaskarra berotu, . (c). esapidea. Calentar los cascos.. Ordubete diskutitzen egon, kaskarra berotu, ta etxera. .. 1. kaskarra berotu, . (c). dio aditza. Kaskarrekoak eman, jo. Propinar coscorrones, pegar.. Mutikua!, geldi ezpaaiz egoten kaxkarra berotukostat, e. ... |
| kaskárra berótu. (-). 1. kaskarra berotu, . (c). dio aditza. Kaskarrekoak eman, jo. Propinar coscorrones, pegar.. Mutikua!, geldi ezpaaiz egoten kaxkarra berotukostat, e. .. 2. kaskarra berotu, . (c). esapidea. Calentar los cascos.. Ordubete diskutitzen egon, kaskarra berotu, ta etxera. .. |
| káska. (-). 1. káska, káskia. (b). izena. Gaztainari, leher ez dadin, egiten zaion azal-kendua, aizkorari harria jotzean egiten zaiona, makinaz ilea ebakitzean egiten diren ile-kenduak, etab. Muesca, mella.. Aixkoriai kaskia ein dotsa mutikuak./ Makina zarrakin moztu dost amak eta burua kaskaz beteta daukat.. komentario 1 Ik. ákats.. 2. káska, káskia. (d). izena. Zorra. Deuda.. Orrek kaska galantak lagako zittuan batian bestian. . Antzina ohitura zen zorretan erositakoan makila batean kaska egitea zorraren lekukotzat. Gehienetan kaskia laga, baina baita euki, egin, etab.. Ik. ákats, kóska.. |
| kásk éiñ. (c). dio aditza. (adierazkorra.) Txakurrak heldu. Morder el perro.. Txakurrai berai aintze jakonian kask esan eitte jako, baiña. “Kaxk eixok orri, kaxk”, ganauei ero. Don.. Ik. eldu. |
| kártutxo. (-). 1. kártutxo, kártutxua. (a). izena. Cartucho. .. 2. kártutxo, kártutxua. (a). izena. (lagunartekoa.) Tanpaxa.. Tio Ameriketatik etorri jatan, eta kartutxo eta guzti urten jonat kalera. (TSE Berb). .. |
| 1. kártutxo, kártutxua. (a). izena. Cartucho. . |
| 2. kártutxo, kártutxua. (a). izena. (lagunartekoa.) Tanpaxa.. Tio Ameriketatik etorri jatan, eta kartutxo eta guzti urten jonat kalera. (TSE Berb). . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.