ilentxa, ilentxia. (d). izena. ILLENTXA, ILINTXA. Egur-zati erdi egosia. Carbón mal cocido. Puntia sartzen bazan lurretan, aura egosteke geatze zan. Ari esate akon ilentxia. Mateo./ Aizia zeiñ aldetati jotzen daben..., bestela geatuko da alde bateti ziero erreta txendorra, da bestekaldetik illentxia. Jose./ Ilintxia ba, iketza eitten asi baiña ein barik geatze zana; orrek e jeneral ixate zian baztarreko ertzetan da geatzen zianak. Cand..
ilddía. (d). izena. Hil-deia. Norbait hiltzen zenean deiadarraren bidez baserriz baserri abixua pasatzeko sistema bitxia, antzina, 1920 aldera, galdu zena Osintxun. Horrela kontatu digu Hilari Gantxegik:. Lenguan egon zan emen Rafael etorritta ta esaustan eze: Gure amak diño e, oiñ iñor iltzen danian ba eskelia, ezta? eta bere ama, bere ama Anizeta gaztia zanian-da ei zan ilddia, esaban; eta bai. Neu eskolan nebillela ero galdu..., neuk beratzi urte inguru neuzkanian ero ilddia galdu zan. Por ejenplo Migel il dda Bergaan, ezta, eta ori il ddan moduan ba besta (beste) bat; eta Bergatik etorren ba, Bergaan e, an egon zan salidia (hil-deiarena) ba olako etxetan. Arek eiñ euparia eta olako etxian Fulano il ddala. Eta gero ari kontestaziñua... Gizakumia danian . Oso deigarria da basoari ilddia botatze eta honen erantzuna jasotzat emate hori. Siniskera animisten lekukoa dirudi. Anizetak ere eman digu usadio honen berri..
ilbeltz, ilbéltza. (d). izena. Urtarrila. Enero. Don.k dio bere gurasoei. Don.k dio bere gurasoei ilbeltz gehiago entzuten ziela enero baino. Orain enero entzuten da ia bakarrik.
.
2. ilbarri, ilbarríxa. (c). izena. Luna creciente. Haltza da hilberrian (maiatzekoan) bota behar den zuhaitz bakarra. Ilbarrikuak; orduantxe dau orrek [altzak] kalidadia fuertia, onen-onenian orduan botatakuak, ia beste erozein eur letxe auentatzen dau. Sebas.
. Askok ilargia hazten dagoeneko sasoiari soilik esaten dio ilgora, eta ilbarri, berriz, argirik batere gabe dagoen egunari, ilargi berri egunari, alegia. Beste askok ilbarri darabil bi kasuetan.. Sin. ílgora.Ant. ílbera.