Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Oharrak |
Gure datu-basean ez dago idatzizko lekukotasunik. Katastroan, aldiz, izen hori duen tokian hainbat partzela ageri dira. Ahoz A bakarrarekin agertzen dira (LESAN) eta idatziz ere bai gehienetan baina idatziz badira bi lekukotasun etxe bereko bi sailekin lotuak: LESA-AN eta LESA-AN-ALDEA. Izan liteke jatorrian LEZARAN? Aldaiegian bada izen horretako aurkintza eta errekatxo bat. Kasu honetan bezala ahoskatu bi eratara egiten dela ematen du eta idatziz batzuetan LEZAN eta beste batzuetan LEZARAN agertzen da. Akaso Elgetako dokumentazioan begiratu beharko da?? Leizeren bat egongo da inguruan?? Ez dago idatzizko lekukotzarik. Hiztegian hainbat lekukotasun daude: Agostuan Lezan-go itturrixa agortu eitte zan / Ijittuak dare Lezan-en./ Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem./ Uberan ezin zala agarrauan eiñ eta Lezanera etorri; zuen tio Tomasek soiñua jo, ta dantzan jota fuego./ Egundoko txorrua dauka Lezango itturrixak. |
Lekukotasunak | Ahozkoak 1, idatzizkoak 0. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | LEZAN | Ubera | SAKONA | Luis Aranzabal eta Lorenzo Olañeta |
- Ta Asulaldia, guretako…
- Oin, hortik eta Uberara bittatekuak?
- [Hemen…] basuak?
- Bai. Hor badare…
- Lezan. Hor sail bat Bolu onduan Lezan.
- Lezan? Bolu, Bolu… Barrenetxe onduan daona?
- Bai. Hor baso bat daok, agertuko da hor erdi-erdixan.
- Hau da Bolu eta hau da Barrenetxe.
- Ta Idarrara bittartian, ba, hori Lezan.
- Idarra hau da… hau dana?
- Bai.
- Lezan?
- Bai.
- Ta gero zuenetik sakona bittartian? Artizegixa edo hori? Erref: BER-261/012
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.