Skip to main content

adjektiboa

  • 2. txortxor, txortxorra. (-). adjektiboa. Pertsona jarduntsua, berritsua, isiltzen ez dena.. Ikusiko baziñu zelako txortxorra dan gure mutikua etxian... eta kalian berriz mutua emoten dau./ Ori da gauzia txortxorra! (Lar Antz)..
  • txotxólo, -a, txotxolúa, -ía. (a). adjektiboa. Necio, -a, pedante.. Bere bizi guztian txotxolo aundi bat izan da. . Ik. txátxala.
  • 1. txukun, txukúna. (b). adjektiboa. Limpio, arreglado.. Eztaukazu oso txukuna kuartua. .
  • 2. ugari, ugaríxa. (b). adjektiboa. Zer asko duena. Atributo gisa erabilia ia beti.   Abundante, de muchas unidades.. Bedar txarra ugarixa izaten da./ Kasta ugarixa da ijittuena./ Ondo ugarixak die etxe aurreko madarixakBedar txarra ugarixa izaten da./ Kasta ugarixa da ijittuena./ Ondo ugarixak die etxe aurreko madarixak.. Horrelako testuinguruetan bakarrik. Ez da esaten "ugarixak izan zien iez huelga-egunak" eta horrelakorik. Honelakoetan ugari.. Ant. urri.
  • umáu, umáua. (d). adjektiboa. Gari, izara edo belarrondo artean kontserbatutako frutaz esan ohi da.   Se dice de las frutas conservadas entre trigo, sábanas, heno, etc.. Bai, umauak esate jakuek. Len etxauan kamaraik eta zerik eta... —Zela gordetzen ziren? —Gari artian be bai; armaixoko izara artian ero, erropa artian ero, gordetze zittuan, leku batzutan beintzet. Klem./ Sagar umauak jan giñuzen Karnabaletan. .
  • úmel, uméla. (b). adjektiboa. Húmedo, medio mojado.. Intza ein ddau ta umela dago bedarrondua./ Oinddio umela dago atzo esegittako erropia.. Ik. ezkúra, ézko, éze.
  • umorétsu, umoretsúa. (c). adjektiboa. Umore onekoa.. Oso umoretsua zuan zuen aittajuna. umoretsu egon.. Ik. umoréko egon.
  • 1. ur, urra. (d). adjektiboa. Hurbilekoa.   Cercano, -a.. Ermua eta Eibar erri oso urrak die./ Orrek senide-ur gutxi dauka./ Barrenetxe ta Narbaiza gure auzo-urrak die.. Hitza soilik (lehen adibidea) gutxi erabilia, nahiz eta antzina normala izan. Konposatu moduan: senide-ur, auzo-ur, basarri-ur, eta beste banakaren bat, biziago.. úrren, úrrena. (c). adjektiboa. Hurbilena.   El más cercano.. Aralarrarera joaten ga eskiatzera urrena dalako./ Uberan daukau tabernaik urrena.. Konposizioan batik bat: auzo(ik) urren, etxe(ik) urren, senide(ik) urren... Ari danak il jakoz da Donostiako lengusuak izangoittu senide urrenak./ Auzoik urrenai tokatze jako abadiai abixatzia.. Ant. úrriñen..
  • 1. urdíñ, urdíña. (d). adjektiboa. Azul. Usado por nuestros antepasados.. Lenoko zarrak asko erabiltze juen urdiña, e; zeru urdiña dago ta. Ero koloriaaittik. Urdiña, urdiña erabiltze juen len. Klem./ Guk azula. Urdiña... geuk erropiai tta ez. Sagar urdiña, urdinsagarra. Urdiña ola esan ez. Urdinperretxikua ta... lizundutako gauza bati... aretxi be puxkat esaten jako, lizun-berdia eiñ ezkero, ño, au be urdintzen asitta jak. Don. . Bergarako gure lekukoen arabera, ilea ez da "urdinddu" egiten, "zurittu" baizik. Grisa edo definizio zaileko kolore eremu hori izendatzeko ez dute Bergara aldeko adinekoek ia erabiltzen, guk dakigula behintzat. Leintz edo Oñati aldekoek beharbada gehiago. Dena dela, urdin-perretxikua edo urdin-sagarra ez dira inondik inora azulak. Sin. azul (arrunta, eskolaren eraginez urdin pizten ari bada ere).. Sin. ázul. urdínska, urdínskia. (-). adjektiboa. "Un poco gris." (Izag Oñ) ..
  • urdínska, urdínskia. (-). adjektiboa. "Un poco gris." (Izag Oñ) .
  • úrren, úrrena. (c). adjektiboa. Hurbilena.   El más cercano.. Aralarrarera joaten ga eskiatzera urrena dalako./ Uberan daukau tabernaik urrena.. Konposizioan batik bat: auzo(ik) urren, etxe(ik) urren, senide(ik) urren... Ari danak il jakoz da Donostiako lengusuak izangoittu senide urrenak./ Auzoik urrenai tokatze jako abadiai abixatzia.. Ant. úrriñen.
  • 1. urri, urríxa. (c). adjektiboa. Escaso, que da poco de sí.. Oso urrixa geratzen da perretxikua zartaiñera botatakuan./ Lan urrixa da ieteixakin gari-ebaitzia.. Ant. ugari.
  • 2. urríñ, urríña. (d). adjektiboa. Urrutikoa.   Lejano.. Baserri arek oso urriñak die. Klem./ Orrek eta gu senide urriñak ga. . Sin. urriñéko. úrriñen, úrriñena. (d). adjektiboa. Urrutiena.   El más lejano.. Lezaso da Osintxuko etxeik urriñena./ Baserri danetara joate giñan gabon eskian baitta urriñenera be. . Ant. urren..
  • úrriñen, úrriñena. (d). adjektiboa. Urrutiena.   El más lejano.. Lezaso da Osintxuko etxeik urriñena./ Baserri danetara joate giñan gabon eskian baitta urriñenera be. . Ant. urren.
  • 5. urten, urténa. (d). adjektiboa. Jaikia, ausarta.   Atrevido, -a.. Salientia esaten dan moduan; ola zera, atrebidua ero danian. Klem./ Eskolan ola oso urtenak dienak eztie izeten maixuen gustokuak.. Ik. ténte, jaiki.
  • 6. urten, urténa. (c). adjektiboa. Saliente, tratándose de objetos.. Urtena, gauza bat bia dan lekua baiño kanporao dagonian. Klem./ Armaixo ori oso urtena dago. .
  • urzúlo, urzulúa. (d). adjektiboa. (adierazkorra.) Ur asko edaten duena, urzale amorratua.   Gran bebedor de agua.. Gure mutikua urzulo demasa da. .
  • úste aundíko, úste aundikúa. (c). adjektiboa. Bere burua inportantetzat duena, buruiritzia.   Presuntuoso.. Uste aundiko personak etxatak gustatzen.. Ik. buruirítzi.
  • 1. ustel, ustéla. (a). adjektiboa. Podrido, -a..
  • 2. ustel, ustéla. (c). adjektiboa. Sufritzen ez dakiena kirol edo lan batean.   El que no sabe sufrir o aguantar, el que se da fácilmente por vencido en un trabajo o deporte.. Pelotari ona da, baiña ustela. .
  • 3. ustel, ustéla. (c). adjektiboa. Hegoaizea eta hezetasun handia dagoeneko eguraldiaz esan ohi da.. Zelako egualdi ustela eitten daben gaur. Egonian be izardittu eitten jat galtzarpiak. .
  • ustélkor, ustélkorra. (c). adjektiboa. Erraz usteltzen dena.. Sagar klase batzuk oso ustelkorrak izeten die. .
  • 5. uts, útsa. (b). adjektiboa. Soila; edariez batik bat.   Puro, sin mezcla.. Esne utsa etaraidazu./ Bi uts eta iru kortau kobrau. .
  • 6. uts, útsa. (d). adjektiboa. Tortilla utsa esaten zaio Udalan "tortilla frantsesari"..
  • 1. uts, útsa. (a). adjektiboa. Vacío, -a.. Armaixua botilla utsez beteta dago. .