du
- 2. tolóstu, tolóstau, toléstau. (c). du aditza. Txukun eta hutsarterik gabe jarri bata bestearen gainean, gehiago kabitu dadin. Apilar. Bandixuan sartzen dou, da gero tolostau. Don. .
- 1. tolóstu, tolóstau, toléstau. (c). du aditza. Tolestu. Plegar, doblar.. Prakak kendutakuan, tolostu ta armaixora. .
- torníau. (c). du aditza. Tornear, cilindrar.. Berandutu ein jat, pieza bat torniau biarra euki dot eta.. Sin. biribildu (Eib.)..
- trába, trabía. (a). du izena. Estorbo, traba.. Kendu ari trabatik./ Trabia daukat eztarrixan.. TRÁBA EI. trabán egon, . (a). aditza. Estar estorbando.. Zure kotxia traban dago. ..
- 1. trangáu. (d). du aditza. Linua jo haren azal egurtsua apurtu eta askatzeko. Agramar el lino.. Liñua ereindda be bai, baiña arek joten da trangatzen ibilitta nao ni. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua, ta barruan euan arixa, ta geratze zan an trangauta. Juana./ Ta gero trangau, trangan jo ta azixa kendu; bueno azixa aurretik kentze i otsen, potzuan sartu baiño len. Hilari.. Ik. tránga.
- 4. trillúa eiñ. (c). du aditza. Soroan edo ortuan lurra oso bustia dagoelarik ibiltzeagatik lurra trinkotu eta eskastu. Apelmazar la tierra labrada por pisarla cuando hay mucha humedad.. Etzaittez berakatz jorrara joan, trillua eingozu ta./ Obe giñuan etxian egon izan bagiña. Eurixa ein berri zeuan da trillua ein ddogu ortuan. .
- trínk eiñ. (c). du aditza. TRILL EIÑ (LEIN., OÑ.), TONK EIÑ (EIB.). Topo egin, norbaitekin pasadizoan aurrez aurre aurkitu. Encontrarse con alguien.. Kalian trink ein ddou ta eztost begiratu be eiñ./ Bein Donostiako taberna baten Bergako alkatiakin trink ein neban.. Sin. tope eiñ..
- 1. triskíllau. (d). du aditza. Ilea zela-hala ebaki. Trasquilar.. Triskillau, ebagi ero; illia triskillau. Klem. . triskillau bat emon, . (d). esapidea. TRISKILLAU BAT ARTU. Nola-halako ile ebakialdi bat hartu edo eman.. Guk noizian bein triskillau bat artu ezkero naikua izeten juau. ..
- 2. triskíllau. (d). du aditza. Apurtu, harriak uzta, adibidez. Destrozar, por ejemplo el pedrisco la cosecha.. Arrixak jota triskillauta lagaittu artuak. .
- trote eiñ. (b). du aditza. (adierazkorra.) Escapar corriendo.. Laga poltsia ta trote ein zeban mutikuak eskolatik./ Txakurra!, trote ortik! .
- trumóiak jo. (b). du aditza. Tronar.. Bart trumoiak jo dau baiña eztau euririk eiñ. . Trumoiak jotzen duenean, San Pedro —edo «Goiko Manuel»— boletan dabilela esan ohi da. Eibarko lekuko batek dionez, errezu hau egiten ei zen: Santa Barbara, Santa Kruz, Jauna balixo zakiuz; iñuzentien ogixa, Jauna miserikordixa. (SB Eibetno)..
- 1. txarrittu. (c). da-du aditza. (adierazkorra.) Zikin-zikin egin. Ensuciar(se) mucho.. Ziero txarrittuta etorri die ikastolatik. .
- txártu. (b). da-du aditza. Empeorar.. Asko txartu da gure arteko girua./ Egualdixa txartu ein ddau. .
- 1. txepéldu. (b). da-du aditza. Txepel bihurtu. Volver(se) necio, -a.. Ziero txepelduta ikusten dot aspaldixan dendari ori. .