Skip to main content

da

  • 2. etorri. (c). da aditza. Ir (?). Inoiz JOAN zentzuan erabili ohi da. Adibidez Etortzen banok orra...! esan ohi dio mehatxukor nagusiak gazteari; edota Biar etorriko naiz zuenera bisitta bat eittera, laguna kalean topatu duzunean, edo telefonoz amari esan ohi diogu: Gaur ez gatoz bazkaltzera, ez goazela esateko. Zuenera etorri, alegia. Ni edo gu, zu zauden lekura etorri. Ikustekoa litzateke ea Euskal Herriko beste toki batzuetan ere gauza bera gertatzen den..
  • 1. etxerátu. (b). da aditza. Llegar a casa.. Erromeixara joan da ta ezta bela etxeratuko. .
  • étziñ. (a). da-du aditza. ÉTZAN. Tumbar(se).. Zelaixan etzin dda beixa./ Garixa ziero etzin ein dau aiziak. Don. . étzinddako bárriak, . (d). esapidea. Barre izugarriak, lurrean etzateko modukoak edo.. Neri berba eraitten (erderaz), da nik dana aldrebes. Baiña belaxe ikesi neban e. Arek etzinddako barriak eitte zittuen, etziñ bai... Aniz. .. étzindda, . (a). ÉTZANDA. Tumbado...
  • euzki epeletan. (c). da-du aditza. Eguzkitan, honek oso gogor jotzen ez duenean.. Ederki egoten da euzki epeletan liburua irakurtzen./ Etorri zaittez ona euzki epeletara..
  • 1. ezkondu. (a). da-du aditza. Casar(se). . Txarrixa illdako astia ta ezkondutako urtia ei die onenak, . (c). esaera. ..
  • 1. ezkútau. (a). da-du aditza. Esconder(se).. Obepian ezkutau zan polizia etorri jakonian. . Pertsonez ezkutau erabili ohi da, nekez gorde; gauzez, ostera, gorde gehiago luzarorako denean, eta ezkutau, bistatik kendu zentzuan edo momentukoa denean. Ezkutaizu txokolatia umiak ikusi eztaixen. . Ik. gorde.
  • 2. ezkútau. (c). da aditza. Desagertu.   Desaparecer.. Ziero ezkutau die Seizientosak./ Len beti txikiteuan ibiltze zan baiña aspaldixan ezkutauta dago. . "Desagertu" hitzaren beharrik gabe konpondu dira gure aurrekoak, nahiz eta "desaparezidu" ere erabiltzen den..
  • 3. fálta izan. (a). da-du aditza. Faltar, carecer.. Azukarra falta da ta billa noia./ Zer falta jatzu?/ Zure aittajunai bakarrik falta jakon fraille sartzia.. Aditz honek ez ditu -tu eta -tzen aspektuak hartzen; -ko, ostera bai: Oinddio be zeoze faltako jako. "Falta izango", ere bai. NOR eta NOR-NORI, batik bat, baina NOR-NORK bezala ere entzuten da: Ezer falta bozu (edo bajatzu) eskatu. Hilarik PALTA darabil. Ogixa ero gauzia ero palta zanian Elusuko Bentara jute ei zien..
  • fijáu. (a). da aditza. Fijarse.. Etza bape fijatzen. .
  • 1. finddu. (b). da-du aditza. Volverse fino o trabajador, mejorar la calidad.. Ezkondu zanetik asko finddu da./ Aspaldixan jana asko finddu da taberna onetan.. Ik. bastótu.
  • 2. fixáu. (c). da aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros.. Aren fixantzia eitten da ba, onek erosi dau, zuri beixa, baiña zuk au eztozu ezautzen, ni ezautzen nazu. Zuk esaten dozu: “Bai, bai, emoixok, neu fixatzen nok”. “Responsable” esaten moduan. Don.. Ik. fíxantzia eiñ.
  • 1. fixáu. (b). da aditza. Fidatu.   Fiarse, confiarse.. Ez ari fixau orrekin, txorimalo samarra dok eta./ Koiñatuakin fixatzen zan bakarrik.. Ik. fíxo izan. gutxi fixau, . (-). . 1. gutxi fixau, . (c). esapidea. Larri ibili.. Gutxi fixau atsalderako trumoia entzuten... 2. gutxi fixau, . (c). Ez fiatu.. Gutxi fixau jente orrekin.... fíxatzekua (ez) izan, . (-). (No) ser de fiar.. Ezixozu diruik laga, ezta fixatzekua ta./ Fixatzekua balitz esango notsake...
  • fíxo izan. (c). da aditza. Fio izan, fiatu.   Fiarse.. Autodeterminaziñua ainddu dabe, baiña enaiz bape fixo./ Nausixa ezta fixo ofizinista barrixakin.. Ezezkoetan, batez ere. Fixau eta fixo izan sinonimotzat har daitezke, baina lehena testuinguru guztietan erabiltzen da eta bigarrena berriz ez. .
  • flakátu. (a). da aditza. Argaldu.   Adelgazar.. Jente guztia flakatu naixan dabill.. Ik. argáldu.
  • flojíau. (c). da aditza. Ahuldu materiale bat.. Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem. .
  • formáldu. (a). da aditza. Zintzotu.   Volverse formal.. Zuen mutikua ziero formalduta dago.. Sin. zintzótu.
  • 1. freskátu, freskatúa. (a). da-du aditza. Refrescar.. Azkenengo amabost egunetan asko freskatu dau egualdixa./ Bentanara etara dot eta oiñezkero freskatuko zan. . Eguraldia freskatu dau, bestela freskatu da..
  • gaixótu. (a). da-du aditza. Enfermar.. Aspaldixan enaiz gaixotu. .
  • 1. gaiztótu. (b). da aditza. Zauri batek okerrera jo.   Enconarse una herida.. Iltzia sartu jakon, gaiztotu ta gorrixak ikusi zittuan.. Ik. zittaldu.
  • 2. gaiztótu. (b). da-du aditza. Gaizto bihurtu.. Zuen mutikua asko gaiztotu da aspaldixan. .
  • ganbelátu. (d). da aditza. Zerrategian ebakitako ohola okertu, biziatu, modu desegokian ebakitzeagatik edo.. Biziau ta ganbelatu bardiñak dia. Juantxo.. Dena dela, egurra bi aldeetara biziatzen omen da, ez da beti "ganbil" geratzen; "ahur" ere geratzen da.. Ik. bízio.
  • 2. garandu. (-). da aditza. (eufemismoa.) (Leintz.) KARANDU (LEIN.). Mozkortu.. Atzo majo karandute etxeratu gintzen. . KARANDUTE. (Lein.). Mozkortuta..
  • garátu. (d). da aditza. Landareei gara sortu.   Desarrollarse el escapo a las plantas.. Landarak garatzen dienian eztabe jateko balio.. Letxugak, azelgak, arbiak, kipulak... garatzen dira, batik bat.. Ik. gára.
  • 3. garbittu. (c). da-du aditza. Aclarar(se) un asunto.. Gure artian daukagun gorabera ori garbittu bia juau. .
  • 2. garbittu. (b). da-du aditza. (adierazkorra.) Hil.   Matar(se).. Atzo errebuelta baten ixa garbittu nitzuan.. Ik. akáau, il.