Skip to main content

izena

  • 3. agíña. (c). izena. botanika Taxus baccata. Tejo.. Orri iraunkorreko konifera. Gutxi daude eta beste arbola mota batzuen artean egon ohi dira. Batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Bere hazi gorri mamitsua ez, beste guztia pozoitsua du. Oso adartza zabalekoa. Nekez hazten da, baina bi mila urte inguru bizi daitekeela uste da. .
  • agiñéko miñ, agiñéko miña. (a). izena. Dolor de muelas. . Agiñeko miñez pasau dot gau guztia..
  • agíñetako, agíñetakua. (a). izena. Haginetan ematen den kolpea.   Golpe en la quijada.. Ixilik egon ari, agiñetako bat ezpok artu nai.. Ik. muturréko.
  • agíraka, agírakia. (c). izena. (Eibar.) Reprensión.. Gurasuen agirakian bildurretan dago. (Etxba Eib.). Sin. asarre. agiraka egin, . (-). esapidea. Errieta egin. ..
  • 2. agíri, agiríxa. (a). izena. Documento, justificante, recibo.. Kontribuziñoak pagau nittuan baiña agiririk etzosten emun..
  • agoníxa, agonixía. (c). izena. AGOLIÑA (ARAM.). Agonía.. Agonixan dagonian azken-arnasetan egoten da. Don..
  • ágor, agórra. (d). izena. Iraila. Adinekoek ezagutzen dute, baina erabili setienbre. I . Ez da izen arrunt edo adjektibo gisa entzuten.. Ik. Amabirjiña Agorreko. agórra eiñ, . (c). Putzu edo presa bat apropos lehortu, arrantzan errazago egiteko edo beste zerbaiterako.   Operación de desecar una presa o un pozo para pescar más fácilmente.. Baldiekin agorra ein presapian da edozenbat anborraiñ arrapau giñuan. ..
  • ágorte, ágortia. (d). izena. Sikutea, lehortea.   Sequía.. Gabonetan egundoko agortia zeuan.. Ik. síkute.
  • agóstu ságar, agóstu sagárra. (d). izena. Agosturako etortzen den sagar mota..
  • águante, águantia. (a). izena. Aguante, resistencia.. Aitzak ero paguak uretan oso aguante aundixa dauke. Martin..
  • aguárdintte, aguárdinttia. (c). izena. Orujo, aguardiente. . Ari igual jakuan patxarra izan aguardinttia izan./ Len aguardinttia orujo zuan, da gero asi zittuztan koloriak eta zerak. Don.. Ik. espírittu-púru.
  • agún, agúna. (c). izena. Ik. úel.
  • agúra, aguría. (b). izena. AGURE. izon zaharra.   Anciano. . Agura majua dago Felix..
  • agúrazar, agúrazarra. (b). izena. Goikoaren gauza bera, baina indartua.. Iñok eztittu biar gure moduko agurazarrak..
  • ai, áixa. (b). izena. Esnez, irinez eta azukrez egiten den ore gozoa.   Papilla.. Aixa gustora jaten giñuan umetan..
  • 2. aide. (d). izena. Ahaide.. Ik. áideko. Áide úrtxuak abónatzen au, . (d). esapidea. Esapide oso arkaikoa, beren burua lotsarik gabe goratzen, abonatzen dutenei esan ohi zaiena. Ahaide hurregitxoak, gertuegiak, laudatzen duela, nork bere burua, alegia.. —Ezta neuk esatiagaittik baiña, ni baiño gizon ondrauagoik ezta Bergara guztian. —Bai, e, i be aide urtxuak abonatze au.. Aide hitza, ahaide, senide zentzuan, aspaldi galdua dago, baina esapide honetan gordetzen da. Eztaukazu amandriaik, ala? esan ohi da gaur.. Ik. abónau..
  • 3. áide, áidia. (d). izena. Adorea, kemena.   Animo vital.. Zuk eztakitt, baiña nik beintzat eztaukat aide aundi-aundirik./ Oin baiño aide geixao ezpadaukat, enaiz etorriko.. Ezezko esaldietan entzun ohi da batik bat: Aide aundirik euki ez, edota, nik paiño aide obia eukiko al dau, eta honelakoetan.. Sin. adóre, ánimo.
  • 1. áide, áidia. (c). izena. Haize apurra.   Aire, airecillo.. Aide ederra egoten da Elgetako arkupian./ Zabalduizu bentania aide puxkat sartu deiñ.. Testuinguru honetan aize entzuten da normalean, baina baita aide ere adinekoek..
  • 2. áide, áidia. (b). izena. Airean dagoenaz esan ohi da. Lekuzko kasuetan gehienbat.. Zezeagak aidia kendu jotsak Ladutxeri eta or irabazi juek partidua.. Airez jotzen ez diola utzi, alegia.. billúrrez áidian, . (b). Oso beldurtuta. . Billurrez aidian egon giñan goizaldera agertu zan arte. .. áidian eiñ, . (b). esapidea. AIDIAN ETARA, AIDIAN IRABAZI. Erraz egin, atera, irabazi. . Aidian eittu etxeko lanak./ Aidian etara dau kursua./ Aidian irabazi zotsan Retegik Galartzai... áidian bialdu, . (c). esapidea. Haizea hartzera bialdu.. Tioi dirua eskatzen bajatzu aidian bialduko zaittu. .. áidian, . (b). ÁIDIAN, ÁIDETIK, ÁIDERA. En el aire, desde el aire, al aire.. Aidian dago puxikia./ Aidetik ikusten da onduen Donostia./ Aidera bota zotsan tirua txorixai. ..
  • 4. áide, áidia. (c). izena. Antza; agian ez antz handia baina bai halako zer bat.   Cierto parecido, cierto aire.. Neri beti esan doste daukatela aittan aidia./ Nik eneuke esango antza daukazuenik baiña bai alako aide bat..
  • 1. áideko, áidekua. (d). izena. Ahaidea, senitartekoa.   Pariente, familiar.. Familixa orretakuak gure aidekuak die./ Eztakitt lengusu txikixak ero ze dien, aidekuak izan bia dabe beintzat.. Hitz ia galdua. Senide edo senittarteko erabiltzen da orain.. Ik. Áide úrtxuak abónatzen au.
  • aidézko buélta, aidézko buéltia. (b). izena. Vuelta en el aire, vuelta campana.. Zelaixan ibilli ga aidezko bueltak eitten./ Bizikletiakin baztarra jo, aidezko bueltia eiñ da errekara jausi nitzan.. Sin. bueltakanpana, txilipurdi, txatxilipurdi.. Sin. txilípurdi, bueltákanpana.
  • áilla, -e, aillía. (d). izena. Fruten kirtentxoa.   El rabillo de las frutas.. Keixak, ailla ta guzti batzen die..
  • aillórba, aillorbía. (c). izena. botanika AILLURBA. Trigonella foenum-graecum. Alholva.. Sekulabelarra, alpajea edo pagotxa bezala erein izan da soroetan, gero ebaki eta lehortu ondoren etxeratzeko. Ebakialdi bakarra ematen du. Belar hau jan berri duen aberearen haragi, esne edo eta arrautzak oso gusto berezia hartzen du, aillorba gusto txarra. .
  • 1. aingeru, aingerúa. (a). izena. Angel. . aingérutxua emon, . (c). esapidea. Zintzo itxura izan.. Aingerutxua emoten dau baiña elementu edarra da...