Skip to main content

izena

  • ábitto, ábittua. (b). izena. Fraile-jantzia.   Hábito.. Abittua lokatzatuta aillegau zan fraillia baba eskian..
  • ábixa, ábixia. (c). izena. botanika ARABIXA. Vaccinium myrtillus. Arándano.. Abixia esaten jau guk orri. Or zuen aldian eztok ezautuko; amen Mixoalde ta San Migeloste mendi orretan dok ori asko. Ardixak eta oso gustora jaten daben plantia dok ori. Don. Metro erdi inguruko sastraka, ardo koloreko fruitu txiki, jangarri, borobil, koroedun, gozo-garratza ematen duena. C bitamina asko omen du. Mermelada eta horrelako gauza gozoak egiteko aproposa.. Sin. berro-máats.
  • 1. abixadía, abixadía. (a). izena. Abiada.   Impulso.. Erreka saltuan pasatzeko, abixadia artu neban, baina sasixan trabau nitzan da blausta uretara.. Abixadia artu, batez ere..
  • 2. abixadía, abixadía. (a). izena. Abiada.   Velocidad.. Karreristak abixada demasian pasau die.. Sin. belozidáde.
  • abíxu, abixúa. (a). izena. Oharra.   Aviso.. Kuartelian derrepente presentatzeko abixua artu dau./ Eta oiñ abixu bat emongotsuet..
  • abógau, abogáua. (a). izena. Abogado. . Goizian abogau eta atsaldian abade, . (-). esaera. "Lan egin nahi ez zuenarentzat lanik onenak horiexek ziren; izan ere, abokatuek arratsaldez egiten zuten lan, eta apaizak goizez." (Lar Antz). ..
  • 2. abonu, abonúa. (b). izena. Abono (zimaurra, mineralak, etab.).   Abono.. Abonu premiñan dare gure zelaixak.. Sin. ongárri. Ik. mineral.
  • 1. abonu, abonúa. (c). izena. Laudorioa, goraipamena.   Alabanza.. Pasquali tratoria zelakua dan eztakitt, baiña abonua ugari badau behintzat./ Uberako abadian makiña bat abonu entzun dou..
  • áborto, ábortua. (b). izena. Aborto.. Umia ildda jaio jako. Abortua euki dau. Don.. Behietan txalilla bota dau..
  • abrígo, abrigúa. (a). izena. Abrigo.. Abrigo barrixakin dotore asko doia neskatillia.. Lehenago gaban deitzen omen zitzaion.. Ik. jáke, gában.
  • adábakiñ, adábakiña. (d). izena. ARÁBAKIÑ, ARABAKI. Remiendo, petacho.. Belaunian adabakiñ bat ipiñiozu oni./ Lenao arabakindun prakekin beti ibiltzen giñuztan. Don.. Sin. ipingi, petátxu, mániki.
  • ádaki, ádakixa. (c). izena. AAKI, ARAKI, ADARKI. Zuhaitz adarraren egurra.   "La rama del grueso de la muñeca para el fuego." (Izag Antz). Arakixe da egur meia, aprobetxatze giñuan egurra al dan meeneraiño arrama danak. Mateo./ Suegurretarako eitten douna aakixa. Piñua danian da aakixa. Paguan be bai aakixa esaten jako meiai. Don..
  • 1. adar, adárra. (a). izena. Cuerno. . adar-soiñu, adar-soiñua. (b). izena. Norbaitek adarra jo eta jo diharduenean, sekulako adar soiñua darabilela esan ohi da.. Afalostian, azelakotxe adar-soiñua entzun biar izan zeban nobixuak./ Au dok adar-soiñua; belarrixak ixtia onena.. Adar-soiñua entzun edo erabili, batik bat... adar-jotéille, adar-joteillía. (b). adjektiboa. Adarra jotzea gustatzen zaiona.. Adar joteille amorratua zuan ire aittajuna... adár-joka, . (b). adberbioa. Tomando el pelo.. Orrek beti alkarri adar-joka dabitz... adárra jo, . (a). esapidea. Tomar el pelo.. Adarra jote jostek bibotia laga dotelako...
  • 2. adar, adárra. (a). izena. Rama de árbol.. Piku adarra apurtu eta lurrera jausi zan.. Sin. arráma. Ik. mádal.
  • adar-soiñu, adar-soiñua. (b). izena. Norbaitek adarra jo eta jo diharduenean, sekulako adar soiñua darabilela esan ohi da.. Afalostian, azelakotxe adar-soiñua entzun biar izan zeban nobixuak./ Au dok adar-soiñua; belarrixak ixtia onena.. Adar-soiñua entzun edo erabili, batik bat..
  • adári, adaríxa. (a). izena. AÁRI. Aharia.   Carnero. . Irendua denean ADÁRI KAPÁUa..
  • adári motz, adári mótza. (c). izena. Adarrik gabeko aharia.. Adari motza; adari motza esan ezkero adarbakua dala. Luis.. "Motza" esanda ere ulertzen da..
  • adári tópeka, adári tópekia. (b). izena. Pelea de carneros.. Basuan garo ebagitzen niarduala, ordu erdiko adari topekia ikusi najuan.. Adari topeka gerta daiteke adari-joku izan gabe. Borroka berezkoa denean, alegia. .
  • adari-jóku, adari-jokúa. (b). izena. Adarien arteko burruka. Ikuskizun gisa edo apustu gisa antolatu izan dira.   Pelea de carneros. Concebida como espectáculo, apuesta, o ambas cosas a la vez.. Len, Uberan, adari-jokua urtero izaten zan.. Ik. adári tópeka.
  • adáritxo, adáritxua. (c). izena. ADÁRITO. Urtebetetik birako adari gaztea.. Batzuk esaten dotse adaritua. Adaritxua ba, aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa andik urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Urte bikin bai, balio izeten dau amar ardinddako ero gutxinddako, baiña errebañuan ba eztau balio; aren kontura ezin leike laga errebañua urte baterako billotxetarako. Luis.. Batzuek ADÁRITO, adáritua deitzen diotela dio Luisek.

  • ádarje, ádarjia. (c). izena. Adarkera.   Cornamenta.. Oso adarje zatarreko irixa da, baiña inddartsua./ Uztarrirako bada ondo begiratu bia jako adarjiai.. Sin. adarkera..
  • 1. ádarka, ádarkia. (b). izena. Adarren bidezko borroka.   Pelea a cornadas.. Egundoko adarkia eiñ dabe zelaixan Morok eta Apalak./ Ganau adarka billurgarrixak ikusitta gare..
  • adarkára, adarkaría. (a). izena. Adarkada. Adar kolpea.   Cornada.. Adarkara ederrak emoteittu gure bei beltzak.. adarkaria jaurti, . (c). esapidea. Ziria sartu, adarra jo. . Atzo adarkara majuak bota ostan koiñatuak broma abarrian...
  • adarréko, adarrékua. (d). izena. (Eibar.) Medida mínima de capacidad.. Adarreko bat patxar Erremona Martantzat, ondoezik dogu ba oian. (Etxba Eib)..
  • adártente, adártentia. (c). izena. Adar tenteak dituen aberea.   Animal de cuernos tiesos. . Iri bat adartentia ta bestia adarrapala.. Sin. adartxúti. Ant. adárrapal, adármakur.