Skip to main content

ARRISURITTA

Izaera
Ahozkoa
Urtea
1991
Urtea 2
1992
Erref. Kartografikoa
88-27-D,086
Auzoa
Elorregi
Erreferentzia bibliografikoa
27
Elementu geografikoa
Transkribapena

- Ez, ez, dolmena ez dok izen, baiña, holaxe, ba, lurretik urtetetzen jok harri bat, bakar-bakarrik jak, eta Arribakar esaten jakok. Eta gero beherauan jazak…
- Arrizuritta.
- Arrizuritta.
- Arrizuritta baiño Kortatxo […].
- Bai, baiña, bueno, honek izen danak […].
- Hoixe, hoixe, Arrizuritta. Lehenengo Arrizuritta da.
- Gero beheratxuao jak Arrizuritta. Ba, hemen nunbait edo… Arrizuritta. Ta Arrizuritta esaten jako horri… hor kanteria jak, eta Bergarako aiuntamentua ta Santamañako elizia ta horko harrixekin eindda darela esaten juek, zona ahorretako harrixekin eindda darela. Inkluso aiuntamentua arreglatzeko ibili zittuanian oin pare bat hiru bat urte edo etorri zuan tipo bat ikustera hona aber ze harri-tipo zan ta hortik harrixa eruateko asmuakin edo holako zereetan ibili zan. Zeatik entzun juela hamengo harrixakin einda dauela. Guk be hola entzunda daukau beti.