Skip to main content

Itsasontzi kapitaina

admin ·k erantsia Ar, 10/14/2008 - 19:02 ·tan
Ikasmaila
Jolas mota

HITZAK

Itsasuntzi, itsasuntzi

Kapitain naiz, kapitain naiz,

Kai bakoitzian neska/mutil bat dut zain.

Ilehoria, ilehoria,

Zintzua da, zintzua da,

Beltzarana be oso jatorra.

Ezkontzea, ezkontzea,

Nik nahi badot, nik nahi badot,

Ez dot jakingo zein aukeratu.

Ilehoria, ilehoria,

Politta da, politta da,

Beltzarana be oso ederra.

Jokalarixak bi lerrotan, aurrez aurre, jarritta dare. Bat kapitaiña izango da. Hau bi lerruen artian jarriko da eta alde batetik bestera kantuan ibilliko da. “Ilehorixa...” esaterakuan jokalari bat eskutik helduko dotsa, eta berdin egingo dau “beltzarana...” esaterakuan. Kantua bukatutakuan, kapitaiñak bixetatik bat aukeratuko dau, bixak beste aldera jarritta, haietako bati kapitaiñak ostikotxua ipurdian emonda, eta hurrengo jokaldixan bera izango da kapitain berrixa.