1. olata, olatía. (d). izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. Oblada.. . Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola.. Ik. paskua-ópill, sepultura.
2. ló eiñ. (a). du aditza. Dormir.. Bart eztot lorik eiñ./ Eizu lo polittorrek.. banástapian lo eiñ. (c). esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio:. Zer, gaur banastapian lo ein biakozu.. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko?. Ik. lokátoki..
lepera, -e, leperia. (d). izena. Lepo-edea. Uztarria lotzerakoan, uztarriaren atzealdetik emandako hede-buelta.. Guk, lotzen gabizenian (uztarria) atzekaldetik eria doianian esaten jau lepériak, gaiñetik adarretara, adar bakoitza lotzen danian koskeriak. Eta barrukaldetik danian, koskera barrukuak. Barruko koskera gutxi tta kanpokua gogorrao egon ezkeo, ganaua kanpokuakin inddarra eittera ipintzen da; orduan eitten da bat bentajau ero, ganau bat inddartsuaua baldin bada, alde baten kargau eitten da. Don.
.
lagaidazu ixilik!. (-). esapidea. "Hori esaten duen pertsonak adierazten du bakea behar duela, bera bakean lagatzeko; beraz, bestea(k) isiltzeko." (Lar Antz)..
irutxur egin. (-). esapidea. Zerbait jokoan egon eta irabazten utzi arerioari. Hacer tongo. Ez egik pelotari horren alde jokatu, irutxur eitten jok sarri-eta. (TSE Berb).. Sin. tongo eiñ.