Skip to main content
. ósiñ .
Laburpena
ósiñ. (-). (Eibar.) OTSIN (EIB.). 1. osíñ, osíña. (c). izena. Ibaiko putzu sakona.. Bentako osiñian bainatzen giñan./ Osiñak betik paraje astuna, ola ur geldixa daolako, ero errekian okerrunetan. Don. . Osinak ziren lehenagoko bainu-lekuak. Agorrosin eta Beosin baserriak ibai ondoan daude... 2. osíñ, osíña. (d). izena. Putzua orokorrean. Linua beratzekoa, adibidez, izendatzeko ere erabiltzen zela diote zaharrek.. "Otsin: poza, pozo, presa. Naturala edo egindakua." (SB Eibetno).. Ik. kunbo, liñapótzu..
Ezaguera
Daturik ez
1. ola! . (a).
Laburpena
1. ola!. (a). interjekzioa. Hola!. Ola, ze moduz zabizte?. Agur formularik erabiliena. Kaixo ere oso esana izan da, baina gizonezkoen lagunartean ia bakarrik. Orain kaixo eremu guztietara zabaltzen ari da. .
Ezaguera
Oso ezaguna
Hurrenkera
1
1. makur .
Laburpena
1. makur. (-). Honako esapidearen estiloko forma adberbialetan bakarrik entzun ohi da.. mákur-mákur éindda, . (c). esapidea. Makurtuta.. Auto ostian makur-makur eindda egon giñan tiruak ixildu arte.. Sin. makurtuta...
Ezaguera
Daturik ez
Hurrenkera
1
. lilíxo , lilixúa . (c).
Laburpena
lilíxo, lilixúa. (c). izena. botanika LILIXO ZURI. lilium candidum. Azucena.. San Juan sortan jarri ohi zen. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
lilixúa
Izen zientifikoa
lilium candidum
Argazkiak
lilixuak
. kurrúxka , kurruxkía . (d).
Laburpena
kurrúxka, kurruxkía. (d). izena. KURRIXKA, TXARRI-KURRUXKA. Kurrixka, txerriaren hots zorrotza.   Gruñido agudo de cerdo.. Txerriak zer egiten duen galdetu diot amari, eta KURRUXKA erantzun du behin eta berriz; TXARRI-KURRUXKIA, gehitu du. Gaur egun KURRIXKA entzun ohi da. Hots lasaia denean KURRUNKA.. Ik. kurrúnka, kurríxka.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kurruxkía
. Béko Kónde , Béko Kondía . (c).
Laburpena
Béko Kónde, Béko Kondía. (c). Beheko Kondea. Errotalde Jauregian, gaur Kultur Etxea den lekuan, bizi zen kondea, . Beko Kondia e, familixaik etxuan izen eta or geldittu zuan etxioi. Nik enajittuan ezautu ez bata eta ez bestia. Klem. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
Béko Kondía