Skip to main content

Arrasate

  • doke joku, doke jokua. (-). izena. (Arrasate.) DOKE. Arrasaten orain dela gutxi arte Aste Santuetan jokatzen zen jokua: laban bat (edo antzeko zerbait) sartzen zen lurrean, atzean errektangulu txiki bat marrazten zen, eta metro batzuk urrunduta burdinazko fitxa borobil batzuekin jo behar zen labana, edo eta fitxa errektangulu barruan utzi. Ez bata eta ez bestea egin ezean, "karkabal" esaten zen..
  • zárba, zarbía. (-). izena. (Arrasate.) Zerba.   Acelga.. Bergaran "azelga" esaten bada ere, baserritarrek ezagutzen dute hitza, batik bat Arrasateko azokara joan izan direnak. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei.. Sin. azélga.