-(r)en eta -(e)ko genitiboak elkartzetik sortu da -(e)nekoa. Bergarako etxe-izenetan ahoz bakarrik jaso dira amaiera horrekin osatutakoak, honako hauek izan ezik: Elorregui Domiñenecua, Nicolasenecua, Pauloenecua (2 aldiz).
Bestalde, guztiak kaleko etxeei edo auzo-kalekoei dagozkie, honakoak kenduta: Elkonekua (Elkona eta Elkone ere esaten da), Taketanekoa (Aranerrekakoa baina kale-etxea?), Gaittao Dirunekua (Gaittaogaraikoa ere esaten da). Azken kasu horretan baliteke -enekoa barik -ekoa egotea: “Dirudunekoa”.
Hona hemen jaso diren etxe-izenak:
- Izenari lotuta: Agapitonekoa, Anbrosionekua, Antoniñekua, Benitonekua, Elorregui Domiñenecua, Donfrandonekua, Donmanuelenekua, Dorromanekua, Donkarlosenekua, Emeterionekua, Emiliñekua, Emilionekua, Estanisenekua, Gasparrenekua, Graxianenekua, Ismaelenekua, Joxemariñekua, Juakiñanekua, Juamarianekua, Kalistonekua, Kasildanekua, Kaximironekua, Nicolasenecua, Pantxiñekua, Frantziskonekua, Paxkaxionekua, Sabasenekua, Saturdiñanekua, Terexionekua, Paulonekua, Txarlesenekua, Xixilionekua,
- Abizenari lotuta: Amenabarrenekua, Arandonekua, Azkonanekua, Beaiñanekua, Bengoanekua, Berrondonekua, Berroianekua, Elkonekua, Etxanizenekua, Fernandezenekua, Galdosenekua, Aranzabalenekua, Guridiñekua, Idarretanekua, Barrenanekua, Kamatxonekua, Kanalejasenekua, Larrañaanekua, Reyes Korkostegiñekua, Loidiñekua, Mansonekua, Aperribaiñekua, Markonekua, Muniateiñekua, Odriozolanekua, Ormaxabalenekua, Peñanekua, Raizabalenekua, Rementerianekua, Sesmanekua, Untzuetanekua, Urmenetanekua, Xabalanekua, Xanmielenekua, Zabalanekua,
- Ezizenari (Kasu batzuetan jabeen jatorrizko baserri-izenari) lotuta:Akeiñekua, Altzetanekua, Andrederranekua, Anguanekua, Pakobasarriñekua, Ardatxanekua, Martinatrapunekua, Domingo Txikixanekua, Eibartxikiñekua, Elusunekua, Erretzunekua, Etxaguenekua, Fedianekua, Gaittao Dirunekua, Galtzaidonekua, Gorlanekua, Idurixonekua, Txantxikunekua, Konde Panaderokua, Kosteiñekua, Lokonekua, Lutxurdionekua, Mekoletanekua, Ollagorranekua, Pedro Agarrenekua, Soartanekua, Taketanekua, Txabeanekua, Txaingua, Txanponenekua, Txatxinekua, Txistunekua, Untzielanekua, Uztarriñekua, Sokoteiñekua.
- Lanbideari lotuta: Parrokuanekua, Arotzanekua, Enterradorianekua, Arotzanekua, Perratzailianekua, Zesteruanekua.
Estepan Plazaola, 2011ko azaroa.