Skip to main content

EITZABAL

Izaera
Ahozkoa
Urtea
1991
Urtea 2
1992
Erref. Kartografikoa
88-17-E,044
Sinonimo
ETZABAL(25)
Auzoa
Angiozar
Erreferentzia bibliografikoa
17
Berriemaileak
Biltzaileak
Elementu geografikoa
Transkribapena

- Hortik behera errekatxuak izenik bajaukak horrek?
- Hortik beherako errekatxuak batari esaten jakok, ba, Etzabalgo errekatxua ta beste bat Ulamendikua. Ta beste bat jatok Olitturrittik. Olitturri hau dok, eztok, esan dok?
- Bai. Hortik hasiko gaittuk. Aber. Lehelengo beherutz doian errekatxo horrek…?
- Olitturrittik Frakazarrera jatok errekatxo bat.
- Errekatxo horrek ze izen jaukak?
- Olaitturri.
- Olaitturriko errekia. Fuera.
- Beste bat jatok honutzaotik Ulamendi.
- Hurrengua?
- Bai.
- Bertan aldetik? Olaitturri aldetik?
- Bai.
- Etzabal alderutz?
- Etzabal alderutz.
- Horrek ze izen jaukak?
- Ulamendi errekia guk betik. Beste txiki bat jatok Etzabaldik behera ta danok eitten juek behian bat eitten juek horrek. Hik ezautuko dok hemendik harutz goiazela, hau pistian topian, errekatxo bat zelan kruzatzen dan…
- A, bai, bai…
- [Auleta] parian ez, e? Harutzao, e! […] ixa atzenien, e! Haraxe juntatzen dittuk horrek hirurok.
- Bai, bai, bai. Horrek Etzabal paretik doianorrek ze izen jaukak?
- Errekatxuak?
- Bai.
- Etzabalgo errekatxua hori.
- Lehen esan doun txabolian ingurutik […] pasatzen dok?
- Bai, hantxe… hasi be hantxe [inguruan] eitten dok; txabolian inguruan hasi eitten dok hori errekatxoori.