Skip to main content

Kaliak eta auzuniak

admin ·k erantsia Og, 10/30/2008 - 08:51 ·tan
Ikasmaila
Jolas mota

Bi boluntario aukeratuko dira partaide danen artian. Bata lapurra izango da eta bestia polizia. Beste partaide danek 4 pertsonako lerruak egingo dittuzte illara paraleluak eginaz eta eskuetatik hartuz. Illara horrek kaliak edo auzuniak izango dira, begira daren tokixaren arabera. Aurrera begira baldin badare, kaliak izango dira; baiña, paraleluekin eskuak eman eta eskumara begira baldin badare, auzuniak izango dira.

Poliziak lapurra harrapatu bihar dau, lapurra, kale eta auzunietatik ihes egitten saiatzen dan bittartian. Kaliak edo auzuniak zein diran jakitzeko begiraliak oihu bat egin biharko dau, eta partaidiak posturaz aldatu berak esatian. Lapurra libratu ahal izateko kale edo auzune baten lekuan jarri biharko da. Momentu horretan, kale edo auzune bezala egon dana polizia bihurtuko da, eta polizia, ostera, lapur. Aldiz, poliziak lapurra harrapatzen badau, lapurra polizia bihurtuko da eta polizia, ostera, lapur.