1. Lurrian, klarionaz, irudixan agertzen dan moduko ibilbidia marraztu bihar duzue (ikastetxeko jolastokixan margotu eta beste egun batzutarako laga leike margotuta). 1. laukittik kanpoko espaziua Lurra da, eta goiko zirkuluerdixa (9) Zerua.
2. Lehen jokalarixak harrixa lauki batera botako dau (adibidez, 6.era); baiña kontuz ibilli biharko dau harrixak marria ez ikutzeko eta laukittik kanpora ez botatzeko. Kale egitten badau, hurrenguak jaurtiko dau. Punterixa ona baldin badauka, harrixaren billa juango da.
3. Juateko bidia: txinguan ala txintxurrizka saltoka juango da laukiz lauki; 4-5. eta 7-8. laukixetan, bi oiñak aldi berian jarriko dittu. Harrixa daguan laukixa ez da zapaldu bihar. Zerura aillegatzian, atseden hartu eta bueltia emon geinke.
4. Itzuleria: laukiz lauki txinguan saltoka bueltauko gara eta, harrixa daguan laukixa (6.a) zapaldu barik, haura jaso eta Lurrera eruango dogu. Ibilbide osua kale egin eta marrarik zapaldu barik egittia lortzen bada, berriro botatzen da harrixa.
5. Txandia errepikatzen daben jokalarixak atzerantz eta sorbaldaren gaiñetik bota bihar dau harrixa. Lauki baten barruan jausten bada, laukixa jokalari horrena izango da eta bere izena idatziko dau bertan. Lauki horretatik pasatzean, jabiak bi oiñak bermatuz hartu ahal izango dau atseden, baiña beste jokalarixek ezin dabe lauki hori zapaldu.
6. Jolasaren bukaeria: lauki danek norbaitten izena daukenian.
Jolas honek izen asko dauzka (“trukemea”, “txingoka”, “tokea”, "zerua eta lurra"), herrixaren arabera. Lurrian forma askotako egitturak marraztu leizke. Besteren bat ikusi nahi badozue, Tomás Blanco Garcíaren Para jugar como jugábamos izenburuko liburuan (Salamancako Diputaziñuak argitaratua), 88. eta 96. orrialdien artian, beste modelo batzuk topauko dittuzue (“armairua”, “laranja”, “astea”, “dantzaria”, etab.).