Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| urebagi, urebagixa. (-). izena. (Eibar.) "Tenplian pieziari iñoiz gertatzen jakon zartaria edo ebagixa ur hotzegixan hozten danian." (SB Eibetno).. |
| Uriauzo. (-). toponimoa. Agiri zaharretan azaltzen denez, Bergarako hiribilduaren ondon, Santanako Jauregiaren inguruan zegoen auzoa.. |
| úrgullu, úrgullua. (d). izena. Harrotasuna. Orgullo, altanería.. Ziero arruinau zien, baiña artian be urgulluagatik taxisian pasiatzen zien./ Kubako gerran kapitan izanan urgullu demasa zeukan Krisostomo zanak. Klem.. Urgullua eta arrokerixia ez dira gauza bera. Bigarrenak fanfarreria, txuleria esan nahi du, eta urgullua duinagoa da, balore positibotzat jotzen da. Oso edadetuek bakarrik erabilia. . |
| uretz. (-). Ik. uráts. |
| uretako suba, uretako subia. (c). izena. UR-SUBA. natrix maura. Culebra de agua.. |
| uréta, uretía. (c). izena. Ur garraioa.. Egun guztian baten batek uretia ta, bakizu ura zela gastatzen dan; gaur baiño obeto kaso eitten jakon. Hil. . |
| ur-érreten, ur-érretena. (c). izena. Zanja por la que circula el agua.. Tratoria ur-erretenian sartu ta kristonak ein giñuzen etaratzen. . Ik. erréten. |
| urésne, uresnía. (c). izena. Ura nahastuta duen esnea, lehen katarroaren edo gripearen kontra erabilia. Leche aguada.. Uresnia len katarruandako ta asko erabiltze zuan; urakin egositta esnia. Orduan desnatadaik etxeuan da orregaittik izengo zuan. Uresnia; gripiakin da zeuanian uresnia. Klem. . |
| urdin-illundu. (-). aditza. (Eibar.) Pavonar. . |
| 3. urdíñ, urdíña. (d). izena. Tela de mahón, "azul de Bergara".. Emen Bergaran eitten zan telia zan urdiña, lanerako urdiña, ari Bergaran esate jakon urdiña, baiña Durango aldian ankiña esaten dotse, ankiña. Eztot beste iñun entzun. Josu.. Sin. máun, ankiñ. |
| urdail-zúlo, urdail-zulua(k). (-). izena. Urdaila eta hezurren artean, alde banatan, sortzen den sakonunea, urdaila hutsik dagoenean. El hueco que se forman en cada lado de la parte superior del estómago del animal cuando éste está vacío.. Urdail-zuluak, beixak tripia utsik daukanian eukitzeittuan zuluak. Klem. . |
| urdáill, urdáilla. (d). izena. Ganaduen sabela. Tripa, estómago de ganado.. . Gaur egun tripa entzuten da gehiago.. Ik. urdail-zúlo, estómagu. |
| urdaiontzo, urdaiontzua. (d). izena. (Antzuola.) URDAIUNTZO, ONTZO. "Cada una de las patas del cerdo con su carne: lau urdaiontzo." (Izag Antz).. |
| urdínddu. (-). 1. urdinddu, . (d). aditza. "Ilea zuritu; ez dago zuri-zuria egon beharrik hori esateko, nahikoa da ile zuri batzuk izatea." (Lar Antz).. . Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte, . (-). esaera. (Oñati.) "Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte: no vendrá usted nunca."(Izag Oñ).... 2. urdinddu, . (d). da aditza. Volverse azul.. Sutaittik etara eta tenplatzeko uretan sartzerakuan urdinddu eitten da. Eus.. Ik. urdíñ.. |
| 1. urdinddu. (d). aditza. "Ilea zuritu; ez dago zuri-zuria egon beharrik hori esateko, nahikoa da ile zuri batzuk izatea." (Lar Antz).. Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte, . (-). esaera. (Oñati.) "Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte: no vendrá usted nunca."(Izag Oñ)... |
| 2. urdinddu. (d). da aditza. Volverse azul.. Sutaittik etara eta tenplatzeko uretan sartzerakuan urdinddu eitten da. Eus.. Ik. urdíñ. |
| úrdiñ. (-). 1. urdíñ, urdíña. (d). adjektiboa. Azul. Usado por nuestros antepasados.. Lenoko zarrak asko erabiltze juen urdiña, e; zeru urdiña dago ta. Ero koloriaaittik. Urdiña, urdiña erabiltze juen len. Klem./ Guk azula. Urdiña... geuk erropiai tta ez. Sagar urdiña, urdinsagarra. Urdiña ola esan ez. Urdinperretxikua ta... lizundutako gauza bati... aretxi be puxkat esaten jako, lizun-berdia eiñ ezkero, ño, au be urdintzen asitta jak. Don. . Bergarako gure lekukoen arabera, ilea ez da "urdinddu" egiten, "zurittu" baizik. Grisa edo definizio zaileko kolore eremu hori izendatzeko ez dute Bergara aldeko adinekoek ia erabiltzen, guk dakigula behintzat. Leintz edo Oñati aldekoek beharbada gehiago. Dena dela, urdin-perretxikua edo urdin-sagarra ez dira inondik inora azulak. Sin. azul (arrunta, eskolaren eraginez urdin pizten ari bada ere).. Sin. ázul. . urdínska, urdínskia. (-). adjektiboa. "Un poco gris." (Izag Oñ) ... 2. urdiñ, urdiña. (c). izena. botanika URDIN-PERRETXÍKU. russula virescens. Gibelurdina, perretxiku ezaguna.. Izen latinoa berdina bada ere (?), hiru perretxiku desberdin dira guretzat gibelurdiña (tono more, gris edo berdexkakoa), korosoa (berde argia, txapel ederrekoa) eta urdiña. Azkenengo hau, gezurra badirudi ere, berde-berdea da.. Ik. gibélurdiñ, koróso.. 3. urdíñ, urdíña. (d). izena. Tela de mahón, "azul de Bergara".. Emen Bergaran eitten zan telia zan urdiña, lanerako urdiña, ari Bergaran esate jakon urdiña, baiña Durango aldian ankiña esaten dotse, ankiña. Eztot beste iñun entzun. Josu.. Sin. máun, ankiñ.. |
| urdínska, urdínskia. (-). adjektiboa. "Un poco gris." (Izag Oñ) . |
| 2. urdiñ, urdiña. (c). izena. botanika URDIN-PERRETXÍKU. russula virescens. Gibelurdina, perretxiku ezaguna.. Izen latinoa berdina bada ere (?), hiru perretxiku desberdin dira guretzat gibelurdiña (tono more, gris edo berdexkakoa), korosoa (berde argia, txapel ederrekoa) eta urdiña. Azkenengo hau, gezurra badirudi ere, berde-berdea da.. Ik. gibélurdiñ, koróso. |
| urixola, urixolie. (-). izena. (Aramaio.) Uriola, uholdea.. Ik. úfal. |
| uno kon otro. (c). esapidea. Batenaz besteren itzulpen literala. Biak erabiltzen dira, baina "uno kon otro" oso sartua dago. A fin de cuentas, uno con otro.. Erarixakin dezente irabazi giñuan baiña janakin galdu; uno kon otro parra urten giñuan./ Etxakixat, baiña uno kon otro amar bat mila duro galduko giñuan.. Sin. batenaz beste. uno kon otro buztan y potro, . (c). esapidea. (arrunkeria.) Azkenean parra, antzera, edo halako zerbait esan nahi duen esaera elebidun umorezkoa. .. |
| untzilla-keixa, untzilla-keixia. (-). izena. "Gerezi mota bat.. Ezta aundixa be, anpolaixa baiño txikixaua, metautakua." (Lar Antz). . |
| untzórri, untzorríxa. (c). izena. Untzaren orria, kailuendako erabilia. Hoja de yedra.. Untzorrixa kailluendako dok ona, binagretan beratzi orduan eukitta. Ipiñi, eta kendutakuan beste bat ipiñi, eta zuri-zuri indda ziero oneratze jok kaillua. Klem. . |
| upatei. (-). Ik. íputei. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.