Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Mekoletabekoan bizi naiz, Mekoletabeko lagunak ditut, Gure ama Mekoletabekoa da, Mekoletabekotik etorri naiz, Mekoletabekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Mekoletabekoako lagunak ditut, Gure aita *Mekoletabekokua da, *Mekoletabekoatik etorri naiz, *Mekoletabekoara noa
Oharrak
ARGIBIDEA: Udal erroldan eta GFAn nahaspila dezentea dator MEKOLETA etxeen inguruan. Guk MEKOLETABEEKOA izena eman diogu GFAn MEKOLETA BEHEKOA BERRIA izena duen etxeari. MEKOLETAko etxe zaharra MEKOLETA soilik lagako genuke eta etxe berriei bati MEKOLETAGOIKOA eta besteari MEKOLETABEEKOA. TXIKIRRIri, berriz, MEKOLETATXIKI.
Lekukotasunak
Ahozkoak 0, idatzizkoak 0.
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Batere ez
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
Mekoletabekoa ala Mekoletabeekoa?
Mirari Alberdi·k erantsia Og, 04/23/2015 - 15:02·tan
Mekoletabekoa ala Mekoletabeekoa?