Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Etimologia |
Amusko + ibar + bolua. Amusko, pertsona izena. |
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Amuskibarbolua, Amuskibarboluak, Amuskibarboluari, Amuskibarboluan, Amuskibarboluko, Amuskibarbolutik, Amuskibarbolura |
Bestelako jakingarriak |
Egoera: Gaur egun oso hondatuta dago (aurri egoeran). Kokapena: Bergaratik Angiozarrerako bidean goazela, bi kilometrora. Imanol Sorondo - Berrigara Juan Bautista Lazpiur Lizaur, 39 urte, nekazaria (badaki irakurtzen eta idazten), Amuskibar baserrian helbideratua ageri da 1890eko zentsu ofizialean. 1912 Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO), Esteban Irizarrek argindarra lortzeko urak aprobetxatzeko egindako eskaera dela eta, hauxe ageri da: "Helburu horrekin lehen Amusquibar izenarekin ezagutzen zen errotaren (gaur egun baserri bihurtua) aspaldiko urtegitxoa berregin nahi da". Amuskibar baserri-errota 1922an aipatzen da eta Amuzquibar moduan 1927an. Auzokideek esan ziguten berrehun urte baino gehiago izago direla errota lanei utzi ziela. Angiozar errekako urekin egiten zuen lan.
|
Kanpoko loturak | |
Lekukotasunak | Ahozkoak 5, idatzizkoak 11. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1909 | AMUSKIBAR | Aldaiegia | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1909 | AMUSKIBAR | Aldaiegia | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | AMUSKIBAR BOLU | Aldaiegia | BASERRIA | Felix Aristegi, Moises Arriaran | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | AMUSKIBAR BOLUA | Aldaiegia | BASERRIA | Pedro Inza | |
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1808 | AMUSQUIBAR | Aldaiegia | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1843 | AMUSQUIBAR | Aldaiegia | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1902 | AMUSQUIBAR | Aldaiegia | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1925 | AMUSQUIBAR | Aldaiegia | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1930 | AMUSQUIBAR-BOLU | Aldaiegia | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1906 | AMUSQUIBAR-BOLUA | Aldaiegia | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1988 | AMUSKIBAR ERROTA | Aldaiegia | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1875 | AMUSQUIBAR-MOLINO | Aldaiegia | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1892 | AMUSQUIBAR-MOLINO | Aldaiegia | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | AMUSKIBAR BOLUA | Aldaiegia | BASERRIA | Juane Lonbide | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 2002 | AMUSKIBAR BOLUA | Aldaiegia | BASERRIA | Juan Jose Garitano Elkoroiribe | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 2002 | AMUSKIBAR BOLU | Aldaiegia | BASERRIA | Asunción Unamuno |
JABEA JUAN BAUTISTA LASPIUR LIZAUR
- Amuskibar. - Han beste etxe bat dao parian txabolia izandakua edo beste etxia izandakua edo…? - […] errotia edo…? - Ez! - Errotia… - Ez, haura Amuskibar […zuan]. - Amuskibar bolu ta ez zittuan hor? - Hori, ba… - Bereizten dia bixak? - Bai. - Bata ze da Amuskibar? - Ta bestia Bolu. Hori da Amuskibar bolu. - Amuskibar bolu? - Bai. - Bai, hamen bertan be ipintzen jok.
- Ta han parian badauka beste etxen bat edo Amuskibarrek?
- Amuskibarbolua.
Ta errekonduan daona? - Amuskibar. - Bai […]. - Bata Amuskibar ta bestia Amuskibar bolua. - Jausitta jak [haura]. - Bai. Ta Amuskibar bolua. - […]. - Gero kastillano batzuk, naparrak edo, bizi izan zittuan azkenengo. - Han gero gorao “ruinas” edo jartzen dau hemen. Hor jausittako zeoze egongo zan… - A! Haren… bai, haren izenik… - Amuskibarzarra edo ez zuan ha? - Bai, zeoze holakon bat, Amuskibarzarra edo, bai… - […]. - […]. - […] Amuskibar zarra, Amuskibar berri ta Amuskibar bolua izengo dittuk horrek.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.