Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Errotaerdikoan bizi naiz, Errotaerdiko lagunak ditut, Gure ama Errotaerdikoa da, Errotaerdikotik etorri naiz, Errotaerdikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Errotaerdikoako lagunak ditut, Gure aita *Errotaerdikokua da, *Errotaerdikoatik etorri naiz, *Errotaerdikoara noa |
Bestelako jakingarriak |
Berrigara-Antxon Agirre Sorondo Gipuzkoako boletin ofizialaren arabera 1890. urtearen bueltan bizi zen Errotaerdin Pedro Gallastegi Agirrezabal, 41 urteko errotaria. 1895ean agertzen da errotari moduan Pedro Gallastegi. Industria sailean uruna egiteko errota moduan dago izena emanda 1927an Francisco Gallastegi Epelaren izenean. Beronek 1939an kuota ordaintzen zuen energia elektrikoa jasotzearen trukean. 1946tik aurrera okindegi moduan erabiltzen zen. 1954an ordaindu zen azkenengoz kuota hori. 1963an utzi zen ordaintzea eta azkena Maria Larrañaga Pildain izan zen. Errotaerdik bere jardunerako Elgeta errekako urak erabiltzen zituen. Burdinezko hiru sorki zituen errotak eta berau martxan jartzeko hiru harri-pare. 1980an oraindik pare batek funtzionatzen zuen eta okindegiko lanak egiteko nahikoa ziren. Azkenengo errotaria Nikolas Elgarresta izan zen, 1991an hil zena 89 urte zituelarik. Errotaerdi San Juan auzunean kokatuta dago, Bergaratik Elgetarako igoera hasten den puntutik ehun metrora. Errotaerdik Elgeta errekako urak erabiltzen zituen. Burdinezko hiru sorki zituen errotak eta martxan jartzeko hiru harri-pare. |
Oharrak |
Errotaerdi ez litzateke egokiagoa??? Nahiz eta ahoz ere esaten den: "Erroterdikora joaten giñan", Migel Elkoro Ansola, Elgetarrak, Ahotsak, 2008. Bergarako Euskera-n Erroterdi. |
Lekukotasunak | Ahozkoak 3, idatzizkoak 10. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1911 | ERDIKO-ERROTA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | ERROTAERDI | San Juan | BASERRIA | Migel Arregi | |
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1875 | ERROTA-ERDICOA | Goiauzoa | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1930 | ERROTA-ERDICOA | Goiauzoa | ETXEA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1906 | ERROTA-ERDICOA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1808 | ERROTA ERDICUA | San Juan | ETXEA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1910 | ERROTA ERDICUA | San Juan | ETXEA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1988 | ERROTA-ERDIKOA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | ERROTARDI | San Juan | BASERRIA | Juan Karlos eta Bizenta Mendizabal | |
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1775 | MOLINO DEL MEDIO | Kalea | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1843 | MOLINO DEL MEDIO | Kalea | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1857 | MOLINO MEDIO | Kalea | ETXEA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | ERROTARDI | San Juan | BASERRIA | Juan Jose Gabilondo |
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.