Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kantera, Kanterak, Kanterari, Kanteran, Kanterako, Kanteratik, Kanterara
Oharrak
Kokapen horretan beste toponimo bazuk daude, pisu handikoak.
Katastroan ez dago izen horretako partzelarik.
63-58-E,002 erreferentzian Kanterako puntia, ahoz jasota. Idatzizkorik ez dago Basalgon. Beste auzo batzuetan dezente. Kantera ala Kanterea???
- Gero beste bi sakonuna bittartian dator beste hola… zer bat, hegi buru bat. Kiruetako txabolak baiño…
- Eta gurera bittartian?
- Bai.
- Kanteria esaten jakona beste bat. Hau, "por ejemplo", Beittiko txabolia lehen billau dozue, ba, hor guretik doiena, guretik harutz doiena?
- Hauxe?
- Hori dok, ez dok?
- Bai.
- Ba, hortik gora urtetzen jok… bai, hona Goikolaura ta hor Kanteria – harrixa etaratzeko lekua zuan, gaiñera – ta Kanteria esaten jakok horri.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak