Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

zentzunéko, zentzunekúa. (c). Izena. Zentzuna edo zuhurtzia duen pertsona edo gauza. · Cosa o persona juiciosa. “Zentzuneko gauza bat eztau esan sermoi osuan./ Neri zure gizona beti pentsau izan jata zentzuneko personia.”
zentzúzko, zentzuzkúa. (c). Adjektiboa. Zentzua edo arrazoia duen gauza. · Cosa razonable o juiciosa. “Zentzuzkuak esan zittuan esan zittuan berbak. Klem./ Joan dan juntan arek etzeban esan zentzuzko berba bat. ”
zenzerráda, zenzerradía. (d). Izena. Cencerrada a los novios. “Lenao emen be eitte ei zan intxarri-jotia ta, auzo-ermittan ezkilla o, kanpaia jotia ta olakuak. Neuk eztot ezautu e. Kastillan bai. Kastillan zenzerradia; Kastillan gogorra. Don.” Goian ikusten dugunez, Don.k dio Gaztela aldean ohizkoa zela, baina hemen ez duela ezagutu..
zéozela. 1.zeozela. (c). Adberbioa. Zela edo hala. · De alguna forma. “Eztakitt zela, baiña zeozela moldau biou illan azkenera aillegatzeko.” content_copy zelábaitt, zela ero ala. 2.zeozela. (c). Adberbioa. Zela edo hala. · De deficiente manera. “Marruekosen be zeozela bizi die./ Kuartua pintau dau, baiña zeozela.” content_copy zelábaitt, zela ero ala.
zéozelako, zéozelakua. (c). Izenlaguna. Zelabaitekoa. content_copy zelabaittéko.
zéozer. (a). Izenordaina. Zer edo zer. · Algo. “Zeozer ein biakou.”
zepa. 1.zepa, zépia. (c). Izena. Metalak galdatzerakoan ateratzen duen zaborra. · Escoria. “Or eote zuan zepia, ta pillia inddakuan ba fuera bide ezkiñan batera. Jen.” content_copy eskárbill. 2.zepa. (d). Adjektiboa. "Gozotasunik gabea (lurra), lur harroa ez dena, aitzurrean itsatsita geratzen dena, labrantzarako txarra. “Zer nai dozue lur zepa onetan artzia?" (Lar Antz).” Esamoldeak: zepa-zepa. (d). Adberbioa. xepa-xepa. Trinkotuta. · Apelmazado. “Arro-arro, libre-libria, luzia ta arrua. Batzuk eoten dia xepa-xepa, arek soltau ezindakuak izate zien; arrua biar izate zan, ta illia komeni zan ola luzia. Pedro.” Artileari buruz dihardu..
zepátu. (d). da Aditza. Lurra tringotu. · Apelmazarse la tierra. “Buztin-lurra ero zepatu; zatartzia lurra. Tringotu esan izan da emen geixao baiña. Klem.” Ia galdua.. content_copy tringótu.
zepatz. zapatz. 1.zepatz, zepatza. /index.php/eu/user/3. (d). Izena. Txirbia, berez sortutako zuhaitz-landarea. “Txirpixa esaten dotse orri, pao-zepatza eo, aitz zepatza; zepakua da, osea ke txarakua, berez etorrittakua. Juantxo. "Aritz-zapatzak: robles chaparros." (Izag Antz).” 2.zepatz, zepatza. /index.php/eu/user/3. Izena. Oñati. "La lana apretada formando como pelotillas." (Izag Antz).
zepéliñ, zepelíña. (c). Izena. lagunartekoa Mozkorra. · Borrachera. “Kriston zepeliña arrapau giñuan atzo. SXX. mende hasierako aire-ontzi famatuaren ohoretan.” XX. mende hasierako aire-ontzi famatuari ohore egiten dion berba. content_copy atxur, melokotóe, -i, atal.
zépillo. 1.zépillo, zépillua. (a). Izena. Cepillo en general.
zépillo
2.zépillo, zépillua. (c). Izena. Cepillo de carpintero. content_copy arótz-zépillu.
zépo
zépo, zepúa. (c). Izena. Txoriak, arratoiak, etab. harrapatzeko tranpa. · Cepo para pájaros, ratones, etc.
zer. (a). Izenordaina. ze. Zer. · Qué. “Ze esan dozu?” ZE entzuten da gehienetan. .
zéra. (a). Izenordaina. Palabra que se usa en sustitución de una que no nos viene a la memoria; tambien cuando queremos hacer una enumeración. “Erosidazu zera, zigarro pakete bat./ Zera esan dosta: oian egoteko ta pastilla onek artzeko.” ohar bat Esamoldeak: zeréko zéra. (c). Esapidea. Erdi brometan, izena ebitatuz baina sujerituz, erabiltzen da. “Zereko zerak esan jostak juateko zereko zerera eta preguntatzeko zereko zerai ia nun laga zeban zereko zera./ Zereko zerian emun jotsan laztana. ” ez zera. (b). Esapidea. Besteak esandako ezezko esaldiari aurka egiten hasteko esapidea. “Eztaukala dirurik? Ez zera. Nun jauzkak pa terrenuekin etaratako milloiak? ” bai zera!. (b). Interjekzioa. Qué va! “Ori politta dala? Bai zera! Pentsau eingo jak. ”
zerbáitt. (c). Izenordaina. Zer edo zer. · Algo, alguna cosa. “Zerbaitt ikusten bozu, erosi.” Gutxi erabilia.. content_copy zéozer.
zerbáitti edo norbáitti deboziñóik ízan ez. (c). Esapidea. Ez gustatu. “Orrek lanai eztotsa bape deboziñoik./ Nazionalistia izan arren Arzallusi eztotsa bape deboziñoik. ”
zer dala ta. (b). Juntagailua. adierazkorra ze dala ta. Zergatik. · Por qué, a santo de qué. “Ze dala ta pagau biot multia kulpia beria bada.” ZE DALA TA esan ohi da, batik bat..
zérden, zerdéna. (d). Adjektiboa. zarden (Oñ., Antz.). Lerdena, liraina. · Esbelto/a y hermoso/a. "Derecho, bien formado, esbelto." (Izag Oñ). “Zerdena, aundixa ta edarra danian, zerdena. Klem.” Ia galdua..
zerégiñ, zeregíña. (b). Izena. Quehacer, tarea, ocupación. “Beste zeregiñik ezpadago joan eingo ga./ Arek pe bere zeregiñak eukikoittu ta laga daixogun bakian.”