Bergara aldeko hiztegia
negargárri.
1.negargarri, negargarríxa.
(a).
Adjektiboa.
Penagarria. · Lamentable, deplorable.
“Negargarrixa da ain gazteik iltzia.”
N.
2.negargarri.
(c).
Adberbioa.
Oso gaizki. · Rematadamente mal.
“Gerriko miñez negargarri ibilli zan sasoi baten./ Aspaldixan negargarri jabik gure fabrikia.”
negargárrikerixa, negargárrikerixia.
(c).
Izena.
Negargura ematen duen zera.
“Azkenengo uraundixa pasauta gero Laudiotik pasau giñan da aura zan negargarrikerixia./ Kontuz ibilli zaittie politikiakin negargarrikerixan bat ein barik.”
Lehengo zaharrek dezente erabiltzen zuten.
.
negargúra, negarguría.
(a).
Izena.
Negar egiteko gogoa. · Ganas de llorar.
“Negarguria emoten dau Bosniakuak.”
Esamoldeak:
negarguriak egon, negarguria euki.
(a).
Esapidea.
Negar egiteko gogoa izan.
“Negarguriak nago ta eztakitt zegaittik.”
negár-márko, negár-márkua.
(b).
Izena.
negar-malko.
Negar-malkoa. · Lágrima.
“Ale, sikatuizu negar-markuak paiñoluakin.”
NEGAR-MALKO ere bai adinekoek..
negár-plánta, negár-plántak.
(a).
Izena.
Negar itxurak. · Llanto simulado.
“Zelako negar-plantak eitten dittuan gure maiñosiak./ Bueno, negar-plantaik ezidazu eiñ neri; bi belarrondoko emungotsut eta orduan benetan eingozu.”
Pluralean, batik bat, baina negar-plantia ugari eta horrelakoak ere arruntak dira.
.
negarráldi, negarraldíxa.
(b).
Izena.
Negar saioa. · Llorera.
“Negarraldi majua ein zeban aitta il jakonian.”
negárrontzi, negárrontzixa.
(c).
Adjektiboa.
adierazkorra
Negartia. · Llorón, -a.
“Ixo ume, ezta izan biar ain negarrontzixa.”
negar-zotiñ, negar-zotiña.
(c).
Izena.
Gimoteo.
Esamoldeak:
negár-zótinka.
(c).
Adberbioa.
Gimoteando.
“Negar-zotinka dago goiz guztia nobixuak laga dotsala ta.”
negáu.
1.negáu.
(c).
du
Aditza.
Ukatu emandako hitza edo egindako tratua. · Negar la palabra dada o el compromiso adquirido.
“Gauza bat ainddu lenengo ta gero ezetz esaten danian, negau. Klem./ Negau eitten dau dirua laga notsana. ”
ukátu.
2.negáu.
(c).
da
Aditza.
Ukatu zerbait egitera. · Negarse a algo.
“Juezana presentatzera negau zan.”
ukatu.
3.negáu, negáua.
(b).
Adjektiboa.
Zerbaiterako balio ez duena. · Negado, -a.
“Ondo negaua da kantuan./ Txofer moduan negaua da.”
ZERTAN negaua, batik bat.
.
négu, negúa.
(a).
Izena.
negugorri.
Invierno.
NEGUGORRI, negugorrixa. El crudo invierno. Udazkenian egurra xeetu ezian negugorrixan izaten die kontuak./ Eztakitt ze egun zan, baiña negugorrixa zan beintzet.
.
Esamoldeak:
negu eta uda.
(c).
Esapidea.
uda eta negu.
Beti, etengabe.
“Gero jantzixa be izaten zan ba, abarketak eta galtzak, negu ta uda, ez gero kanbixatzeko zerik. Udan einddako soiñekua Gabonzarko ferixakuan be, jertsiakin. Hil.”
neguko txori, neguko txorixa.
Adjektiboa.
Eibar.
"Gogo gabe, bakarrik ibiltzen denari buruz esaten da.
“Neguko txorixa dirudi, otzak kukulduta.”
negu-madári.
1.negu-madari, negu-madaríxa.
(c).
Izena.
Pera de invierno.
“Negu-madarixak Gabonak paiño lenao eltzen die.”
Mota bat baino gehiago dago.
.
2.negu-madari, negu-madaríxa.
(d).
Izena.
eufemismoa
Guardia civil.
“Aurten be Senpererakuan an zittuan mugan negu-madarixak.”
Berdetasunagatik ziur asko. Bergaran gutxi erabilia; inguruetan gehiago.
.
negu-mútil, negu-mutílla.
(d).
Izena.
Neguan tripatruke etxean hartzen zen langilea.
“Udazkenian etortzen zien lenao; negurako tenporadetan be bai. Neguan esate jakuen negumutílla. Tripatruke egoten zittuztan. Soldataik barik, tripatruke, negumutill. Da udan jornalerua-ero, olaxe. Bertakuak seguramente, amengotxe zerak. Famelixa baten igual zeren ba iru seme eta bat etxian gelditzen zan, baiña bi igual ibilliko zien udan Araban, Naparruan teillegin ero eren lanetan, beste batzuk arrantzan itxasuan, da abar, eta gero negua etorrittakuan ba etxera. Da etxian danendako, lau ero bost mutill daren lekuan ba geitxo zan, da gutxiao daukan batek negumutill, batzuk egurra preparau, lantein bat eiñ, zerak eitteko. Negumutill. Don.”