Bergara aldeko hiztegia
débalde.
(a).
Adberbioa.
Doan. · De balde
“Debalde eztago ezer.”
Esaerak:
Don debalde gosiak ill ei zuan.
(d).
Esaera.
Gauzak doan egiten dituenaren azken txarra iragartzen duen esaera.
debékau.
(d).
du
Aditza.
Galerazi. · Prohibir.
“Erribasuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil”
Proibidu entzun izan dugu ia beti, baina adineko zenbaitek erabiltzen du debekau. Gaur egun debekatu normala da berriz.
.
debílddu.
(a).
da
du
Aditza.
Ahuldu. · Debilitar(se).
“Indiziño orrek ziero debildduta laga nabe.”
makáldu.
áuldu.
débill.
1.debil, debílla.
(a).
Adjektiboa.
Ahula. · Débil.
“Etxe debill samarrak aiziak eruan zittuan./ Txikittan oso debilla zan.”
2.debil, debílla.
(c).
Adberbioa.
Adberbio gisa debilla esaten da.
“Oso debilla dago gure amandria.”
debozíño, deboziñúa.
(b).
Izena.
zerbáitti.
Devoción.
“Deboziño aundixakin errezatzen dau.”
Esamoldeak:
zerbáitti edo norbáitti deboziñóik ízan ez.
(c).
Esapidea.
Ez gustatu.
“Orrek lanai eztotsa bape deboziñoik./ Nazionalistia izan arren Arzallusi eztotsa bape deboziñoik. ”
debrázete.
(d).
Besotik helduta (umorezkoa). · Del bracete.
“Andik bajadia, an illuntzirarte ero ibilitta, bajadia. Mutillakin baldin bazan ”
dedio!.
(c).
Interjekzioa.
dedios!.
Birao biguna.
“Dedio!, ernegatzen asitta najaok eta kontuz ibili./ Ixilik egon zaittie, dedios!”
dió!.
defendídu.
(a).
da
du
Aditza.
defendiru.
Defendiru ere entzun daiteke. Defender(se)
“Neskatilliak zela defenditzen dabela anai txikixa.../ Erderaz be ondo defenditzen da.”
défentsa, défentsia.
(a).
Izena.
defensa.
Defensa.
“Aizian kontrako defentsa barik dago zuen etxia.”
dei.
1.dei, déixa.
(b).
Izena.
Deia. · Llamada.
“Atzo jaso neban alabian deixa.”
Diar eta diar eiñ erabili ohi da normalean Bergaran. Dei eta deittu gero eta gehiago entzuten da, kalean batik bat..
2.dei, déixak.
Izena.
Ezkondeiak.
elízta.
deizkion.
(d).
Derizkion. Iritzi-ren forma trinko lexikalizatua.
“Arek eitten ei eban, berak deizkionian, etxerako egurra falta-ero, nun dauan onena, juan illuntzian-ero, iñor mendixan ezebillenian bota. Hil.”
Adinekoek erabili ohi dute.
.
déja.
1.déja, déjia.
(d).
Izena.
Harrizko zutabe edo hormek dituzten mailak, zurajeko egurrak bertan asenta daitezen.
“Pillarra da arrizkua, eta arek dauzka dejiak, mailak, metro bete ero bi metro zabalian, eta gero frontalak asentatzeko dejia eindda an, lagata maillia. Don.”
2.déja, déjia.
(d).
Izena.
Karobiaren barrualdean dagoen gorune edo irtenunea.
“Dejan asi tta bueltan-bueltan erre bia dan karearrixakin. Felix.”
Karobiaren labeak bere behealdeko buelta osoan hamar bat zentimetroko irtenunea izaten zuen, eta hortxe kokatzen ziren arkuaren lehenengo harriak.
.
dejára, dejaría.
(b).
Izena.
Dejada, en el juego de la pelota.
“Kriston dejarak ein jittuk Atanillok.”
démanda, démandia.
(c).
Izena.
Sesioa, eztabaida garratza. · Discusión violenta.
“Atzo be demanda mortala euki eben aitta-semiak./ Onez-onian konpondu gaittien, demandaik eztou biar da.”
sesíño.
Esamoldeak:
démandan.
(c).
Adberbioa.
Haserre eztabaidatzen.
“Etxe ortan beti demandan dabitz.”
Sin. sesiñuan..
démas, demása.
(b).
Adjektiboa.
mas.
Handia, itzela. · Grande, enorme.
“Mozkor demasa arrapau giñuan atzo./ Jesus zelebria da demasa.”
Artikuluaz ia beti..
Esamoldeak:
demas-demasa ez izan.
(c).
Esapidea.
demas-demasa ez egon.
Badaezpadakoa, eskasa izan, egon.
“Aurten tomatiak eztare demas-demasak./ Felix ikusi dot. Gizajua eztago demas-demasa. ”
démas, demása.
(b).
Adjektiboa.
mas.
Handia, itzela. · Grande, enorme.
“Mozkor demasa arrapau giñuan atzo./ Jesus zelebria da demasa.”
Artikuluaz ia beti..
demasak eiñ.
ohar bat