Juan Martin Elexpuru
Idazlea eta itzultzailea. "Bergara aldeko lexikoa" izan zen bere doktaradutza tesia (EHU-1996). Bergarako UNEDeko kide gisa, departamentuak lan ugari bideratu zuen herri-euskara jasotzera eta ikertzera. Bergarako euskera (1988) liburua eta Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak (1997-2002) proiektua, lau liburukitan argitaratu zena, zuzendu zituen, eta Bergara aldeko hiztegia (2004) liburuaren egilea da. Badiharduguko kidea sorreratik. Hainbat proiektutarako elkarrizketatu dugu, besteak beste literaturaren historia eta Bergarako euskalgintzaren historia jasotzeko.