Skip to main content

Donato Ibarguren

DONATO IBARGUREN UNANUE

1920an Goiauzoko Zaldumendi baserrian jaio eta bertan bizi izan da beti. Aita Zaldumendikoa bertakoa zuen eta ama Elosuko Ibarguren baserrikoa. Berau izan da Euskaltzaindiak prestatutako Euskal Herriko Atlas Linguistikoan Bergarako lekukoa. Zurgintza lanetan Lutxurdiorekin ibilitakoa. Baserriko bizimoduaren eta lanen inguruko ezagutza zuzena eta sakona du. Horrez gain, oso hiztun ona da eta euskara ederra darabil.