Skip to main content

Anizeta Agirre eta Hilari Gantxegi

Anizeta Agirre Elkoroiribe eta Hilari Gantxegi Iturbe

Anizeta Agirre Elkoroiribe 1888an Osintxuko Laudatz baserrian jaioa. Handik, Ola baserrira joan zen bizi izatera eta hamar urterekin auzo berean dagoen Galartza baserrira joan zen neskame. Han urte batzuk pasatu ondoren, Bilbora joan zen orduan ere neskame, Jose Felix Lekerika, gerora NBEko enbaxadore izango zenaren etxera. Osintxura bueltatu zenean, ezkondu egin zen eta handik bi urtera alargun gelditu zen. Berriz ere ezkondu eta kalean, Tejerokuan, bizi izan zen denboralditxo batez. Gero Bolu baserria erosi eta bertan bizi izan zen hil arte.

 

Hilari Gantxegi Iturbe1910ean Osintxuko Eguzkitza baserrian jaioa. Bertan bizi izan zen 1995ean hil zen arte. Aurreko belaunaldiengandik jaso zuen lihoa lantzeari buruz zekiena.