Skip to main content

atzizkia

  • -aga. estepan. (-). atzizkia. Lekua adierazten du. Bergarako toponimian honako toki-izenetan agertzen da, besteak beste: hitzekin agertzen: Arruriaga, Artatxaga, Amillaga... . Ik. Arruriaga.
  • 3. -aldi, -aldíxa. (a). atzizkia. Denborazko atzizkia.. Ik. negarráldi, larriáldi, emonáldi, diruáldi, akordauáldi.
  • 7. -bete. (-). atzizkia. Bat. Hitzaren azken osagai gisa honelakoetan: ordubete, astebete, illabete, urtebete, arrabete, ilbete... .
  • 1. -dun. (a). atzizkia. Atzizki posesiboa.. Bota ebilladunekin ibiltzen da. .
  • 2. -dun. (b). atzizkia. Sufijo que indica repartidor de.. Ardauduna ezta etorri./ Esneduna goizeko zazpiretan zeuan atian. . Zenbaitetan, arrainddunen esate baterako, dendari edo saltzaile ere bai.. Ik. esnédun, ardáudun, arráinddun.
  • -esa, -esia. (c). atzizkia. Halakoren emaztea izendatzeko erabili ohi den atzizkia. "Monzonesía": Monzonen emaztea. Normalean apeliduaren, karguaren edo gaitzizenaren ondoren; jende handi edo ezagun samar zenbaiti ezarria, batzuetan ez ironia apur bat gabe. Monzonesía, Payrosesía, Alkatesia, Baskesía.... Entzuna eukiko eban Maria Baskesia. Aniz./ Monzonesia oinddio or ikusten jonat bolantian aidoso asko. .
  • -giñ. (-). atzizkia. -KIÑ. Ogibidea adierazten duen atzizkia zenbait langintza zaharretan: argiñ, teillegiñ, ikazkiñ... .
  • -gíñan. (-). atzizkia. Zerbait egiten ari dela adierazten duen atzizkia: txalgíñan, umegíñan, ogigíñan, ikazgiñan, txixa(g)iñan, kaka(g)iñan, teillagiñan.... Julien kakagiñan dago./ Goimendixan ikazgiñak eta bajanaz da ikasiñ egurgiñan. Fran.. Baita -GI.
  • -iñéro, -iñerúa. (a). atzizkia. Ik. txixaiñéro, kakaiñéro.
  • -keta, -ketia. (-). atzizkia. Atzizki ezaguna; ondorengo esanahian da bitxi samarra:.. An etzan zelaiketaik: beeko zelaixa; zelairik Idetondokua bakarrik. Mertz./ Emengo moduko jaiketaik ez pentsau topauko dozunik ortik ziar.. Izenaren atzetik jarririk, abstrazio ikutu bat eransten dio goikoak bezalakoetan. Adinekoek bakarrik erabilia.. Ik. lánketa.
  • -kingo, -kingúa. (d). atzizkia. -kikoa. Zerbaitekikoa. Tratua, harremana, batez ere. Nik arekinguak aspaldi ein nittuan./ Guk odolostiakinguak aitta geixotu zanian akabau giñuzen.. Amak dio lehen oso erabilia zela. Egin edo akabau aditzekin esan ohi da gehienbat, baina bestela ere bai; egurrakingua esan digu egurrez egindakoa zentzuan Egotxeagako Joantxok..
  • -kónde, -kondía. (d). atzizkia. -KONDA. -kote, talde atzizkia.   Sufijo de grupo: irukonde, boskonde, amarkonde.. Nora doia baiña irukonda au?. Sin. -kote. Ik. irukóte.
  • -kotx, -kotxa. (-). atzizkia. -KOITZ. Ik. irúkotx.
  • -obi. (-). atzizkia. Ik. ikaztoi, kárabi.
  • 1. -pe. (a). atzizkia. Sufijo que denota lo que esta debajo de algo: pikupe, ankape, teillatupe....
  • -t(z)eke. (a). atzizkia. -T(Z)EKA (UB.-ANG.).. Gabe; aditz erroari erantsia.   Sin, tras infinitivo verbal.. Oinddio afaltzeke nago./ Pelikulia ikusteke geratu naiz.. -TEKE hartzen dute -n eta -si, -xi, -zi bukatutako aditzek. -TZEKE besteek. JO da salbuespena, joteke esaten baita. (Dena dela adin handikoetan ez da hau guztia beti betetzen, -TEN bukaera askoz ere sarriago baitarabilte). Deklinatu ere egiten da. Usain bat edarraua ta kolore bat edarraua... ikustekiak ezin sinistu. Hil. TzEKEIK. Adinekoek inoiz -IK gehitzen diote. Emen jartzen baza ordubete bat laster joango jatzu denporia, igerri be eittekeik. Eli./ Kartzelara eruatekeik etorri giñanian... Eli..
  • -taka(k). (-). atzizkia. OGE-ri erantsirik, hogei eta gehiago. Berdin berrogei, hirurogei eta abarri.. Ogetaka lagunak kabitzen die zuen komedorian./ Berrogetaka urtiak zeuzkan ordurako./ Ogetakak il zien gripiakin.. Ik. ogétaka.
  • -tzeka. (a). atzizkia. (Angiozar.) Ik. -t(z)eke.
  • -xka. (a). atzizkia. XKARA. Kolore horretarantz jotzen duena: gorrixka, gorrixkara, berdexka, berdexkara... . ZURI eta ORI hitzekin berriz, zurixka, zurika, orixka, orika.... Ik. zuríka, orika.
  • 2. -zaiñ. (b). atzizkia. Zaintzen. Hitz konposatuaren bigarren osagai gisa.. Ganauzaiñ dago Mila./ Agostuan neu gelditzen naiz erri zaiñ./ Badauka naikua lan etxe zaiñ. .
  • 3. -záiñ, -záiña. (c). atzizkia. Zaintzailea. Hitz konposatuaren bigarren osagai gisa.. Umezaiña joan ei jakue./ Tomas izete zan gurian etxezaiña. .
  • 2. -zale, -zalía. (-). atzizkia. Zaletasuna duena.. Neskazale demasa da./ Beti izan da ardauzalia. .
  • 3. -zarra. (c). atzizkia. -tzarrra, handia, itzela.. Egundoko subazarrak urten zeban arripetik./ Sekulako kamioizarra jo giñuan. . Izenari eransten zaion atzizkia..