txinpárta, txinpartía. (b). izena. Sutan dagoen egurretik, eztanda egitean, sortzen den txingartxoa. Baita argindarrak edo igurtzidurak sortua ere. Chispa.
. txinpártak dárixola, . (c). esapidea. Oso haserre.. Txinpartak darixola dago kaseta arrapau dotselako. ..
txingorra-mingorra. (-). izena. (Eibar.) "Cuatro esquinas. Harrapatze jokua. Lau, arboletan ipiñi eta bestia erdixan. Partaidiak batetik bestera pasatzen diran bittartian, katibuak harrapau egin bihar dittu. "Txutxurrutxu" esandakuan kanbixau eta katibuak harrapau. Galtzen dabenak, bera katibu." (SB Eibetno).
.
txingorráda, txingorradía. (c). izena. TXINGORRÁRA. Txingor-zaparrada. Granizada.. Txingorrada galanta bota zeban atzo atsaldian.. Sin. txingor-zaparrara.
2. txinget, txingeta. (c). izena. Krixketa, atea kanpotik eta barrutik ixteko altzairuzko pieza.. Kanpotik izaten dana? Txingeta. Sebas.. Sin. kriskéta.