Laburpena
kána, kanía. (d). izena. Kana. Metroa baino gutxixeago duen luzeera neurria (835,9 mm.). Cana, vara; medida de longitud, prácticamente en desuso, actualmente solo utilizada en los troncos de las pruebas de hachas.. Kania lenao dendarixak pe bai. Telia be kanaka saltze juen lenao, uste juat... Mugertzako Kasildak ez ete juan erabiltzen kania? Mostradore ertzian kaxkak eindda eukitzen jittuan arek, eta kana bat eta kana bi... Klem./ Gure aittajuna-zanak kordelakin neurtzen jittuan txalak. Kania ta arria ta, aittatze jittuan, sekula ezkiñuan entendidu, baiña. Klem.. Kana batek 8 ontza ditu.
.
Ezaguera
Ia galdua
Oharrak
Ik. ontza
Forma mugatua
kanía
Argazkiak
Laburpena
kámusa, kámusia. (d). izena. Sagardotarako erabiltzen den sagar mota geza. Cierta especie de manzana dulce que se utiliza para sidra.. Esnabolak, kamusak eta boskantoiak sardaotarako erabiltzen die geixenbat.
. komentario 1
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kámusia
Laburpena
kámixa, kámixia. (d). izena. Emakumeen barruko arropa luzea, ehunezkoa izan ohi zena. Camisa interior larga, normalmente de lino, que llevaban las mujeres.. Kamixia, eskote txiki-txikixakin, kamixia, dana arizkua, batzuk fiñauak, beste batzuk bastotxuauak, dana arizkua. Hil./ Guk oiñ barruko gonia esaten jaun orri marineria esate otsen. Kamixia luziao. Aren gaiñetik, marinerian gaiñetik, eta tela bastotxuauakin einddakua; kamixia ba, gonak ibiltzen zittuen orkatilletaraiño, eta kamixia puxkat motxao. Don.. Azpian barruko elastikua, haren gainean marineria (barruko gona) eta haren gainean kamixia, eta haren gainean gonia erabiltzen zuten antzinako andreek, Donatok dioenez.
. Ik. barrúko elástiko, góna, marínera.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kámixia
Laburpena
Ezaguera
Oso ezaguna
Forma mugatua
kamioía
Laburpena
kamíño, kamiñúa. (a). izena. Errepidea. Carretera, camino.
.
Ezaguera
Oso ezaguna
Forma mugatua
kamiñúa
Laburpena
kamiñero-etxe, kamiñero-etxia. (c). izena. Casa de camineros.
.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kamiñero-etxia