Skip to main content

OLABARRIXA ERREKIA

Izaera
Ahozkoa
Urtea
1991
Berriemaileak
Elementu geografikoa
Transkribapena

 Hor askatxua hor daukazu nunbaitten Elusuko bidien azpikaldien hortxe. Ittur(be)berri izena —neskia hil ebena— Itturriberriko askia. Hor topau bihar dozu derrior.

- Baiña Itturriberriko askia bastante goixan egongo da, ezta? - Bai, Elusuko bidien azpikaldien. Ha´hor hoixe zangiori dator goittik behera handik, e? - Kantinia dauann inguruan dao… - Bueno, han kantinia, oin ein dan berrixa. - Han ikusten dan poste haura… - Ta posteti honutz, han, hola badao, ba, erdixan egurtxo bat, honutzatxuauen bi. Bittartetxo bat badao, ba, hor bistan? Gabien […]. Haretxen [tiran] dao Itturbeberriko errekia, Itturbeberriko askia. Itturbeberriko askatik dator hori errekaori. Olabarrixa errekia esaten jako gero behera. Haura Itturbeberriko askia, ta gero Itturbeberriko errekia Kosteipera datorrenian, Olaberrixako errekia, berriz. Bakoitza bere parajietan kanbixau eitten dau jentiak errekia. Haura erreka bat, bai, goittik behera lehelengo baiña gero Olabarrixa errekia, berriz. - Klaro, segun zeiñen etxera allegatzen dan, ba, han ya… - Bai, hori da! Bai, hortxe kanbixatzen da. Hori askioi hortxe. Ni neu bertan ez naiz egon, baiña [hezetzixa] datorrenian ta, ezta, por ejenplo, ikusten dozu zuk ta “Han! Itturbeberriko askara allegau da zaparradia, ta belaxe da”. Itturbeberriko askia handixe dator. Ta gero behera jaisten danian, Olaberrixako errekara. Baiña errekia bat, errekia bat etetzekia.