Skip to main content

Adjektiboak

  • 2. malo. (c). adjektiboa. Txarra. Adinekoek inoiz esaten dute baldintza zentzuko esaldien bukaeran, sententzia moduan: hau edo bestea gertatzen bada,  "malo".. Arek astegunian etxetik afalduta ta eskuan purua dabela urtetzen badau, malo./ Gure jefia antiaju beltzekin datorren egunian, malo. . Ik. mútxo.
  • 1. malutz, malútza. (c). adjektiboa. Elurra egin berri, eta zapaltzeko ederra dagoenean, "malutza" dagoela esan ohi da.   Dícese de la nieve recien caída, esponjosa y agradable de pisar.. Edurra malutz-malutza zeuan. .
  • 2. malutz, malútza. (d). adjektiboa. Mardula, bai pertsonak bai edozer gauza.   Lozano, -a, robusto, -a.. Malutza? Mardua ero; gazte bat danian normala baiño fuertiaua ero, gizenaua: malutza. Eta erozer gauzagaittik, korrientia baiño aundixaua ero ederraua danian. Perretxikuak pe malutzak, aundixak eta zerak dienian. Musu biribill..., zera danian, maluz-malutza danian, zanpatortia. Klem./ Txapardua esaten jakon erreta jatekuai (gaztaina). Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi, tta oso ederrak. Aniz.. Elurraz entzun daiteke oraindik ere, baina beste guztiaz nekez.. Ik. mardo.
  • mamíntsu, mamintsúa. (c). adjektiboa. Mamin asko duena.   Carnoso, -a. migoso, -a.. Iztar mamintsuak dauzka arek./ Kiloko ogixa mamintsuaua izeten da.. komentario 1
  • 2. mantso, mantsúa. (b). adjektiboa. Manso, -a.. Zaldi au oso mantsua da.. Abereez ia bakarrik.. Ant. nerbióso, -a, bizi. Ik. ótzan.
  • mántxu, mantxúa. (c). adjektiboa. Manco, -a.. Mantxua zan San Antonioko gasolinerua.. Sin. esku-mantxu. . Sin. besómotz.
  • máratz, marátza. (d). adjektiboa. Perkatxa, fina, langilea.. Neska maratza da gero zuen Eukene.. Emakumeez bereziki. .
  • 1. mardo, mardúa. (c). adjektiboa. Mardula.   Lozano, -a, robusto, -a.. Aurten azak eztare mardo-marduak./ Oiñ azurra ta azala besteik ezta, baiña gaztetan mardo askua zan.. Ik. malutz. atzera mardo egin, . (-). esapidea. "Tabernetan eta, ordaintzeko orduan atzean geratu." (Zuaz Deb)...
  • 1. mardul, mardula. (-). adjektiboa. (Antzuola.) Mardoa..
  • 2. mardul, mardula. (-). adjektiboa. (Antzuola.) Eskuzabala.. Aura esku mardulekua da. (Lar Antz). .
  • marí-máistra, marí-máistria. (c). adjektiboa. Marimaestra, marimandona.. Marimaistra edarra eindda ago i.. komentario 1
  • marí-mátraka, marí-mátrakia. (c). adjektiboa. Sorgina, bihurria.   Revoltosa.. Guria ta zuena, bixak pe mari-matraka majuak..
  • marí-mútill, marí-mútilla. (c). adjektiboa. Mutilenak omen diren zaletasun edo joerak dituen neska.   Marichico.. Fubola, bizikletia ta olakuak gustatzen jakuen neskei zenbait mozolok marimutill esaten dotse.. Ant. émeki.
  • 1. márrajo, márrajua. (d). adjektiboa. Azeria, maltzur samarra.. Arekin etzaittez fixau, marrajo samarra da eta. . komentario 1
  • marráskal, marraskála. (d). adjektiboa. Esmirriado, -a, flaco, -a.. Ondo marraskala dago andra koittaua. .
  • martxantéra, martxantería. (b). adjektiboa. Neskatilla sorgin samarrengatik esan ohi da.   Salsera, brujilla.. Martxantera majua eindda dago zuen Irati./ Aidian erabiltzen dau anaia martxantera orrek.. Doinu karinosoan, gehienetan. .
  • 1. matxar, matxárra. (d). adjektiboa. Defectuoso, -a, deforme, de mala calidad.. Bastante matxarrak dare aurten tomatiak. .
  • 2. matxar, matxárra. (d). adjektiboa. (Leintz.) Txikia, kaskarra..
  • 2. mátxorra, mátxorria. (d). adjektiboa. Gizon itxurako emakumea.   Mujer con aspecto masculino. (Iraingarria).. Aiztak izenarren, bata señorita utsa ta bestia berriz matxorria. .
  • maul, maula. (-). adjektiboa. "Batez ere pertsona nagia, erraz bizi dena, ekimenik ez duena. Sin. aul, astaputz." (Lar Antz).. komentario 1 Sin. ául.
  • maupiri, maupirixa. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Aurpegia puztuta izatea. Gizen normala ez denean, botikengatik-edo gizendutakoa, normalean.. Ori da maupirixa daukazuna begittan! (Begixak puztuta izatea)./ Aurpegi maupirixa daukazu." (Lar Antz) .
  • máxkal, maxkála. (b). adjektiboa. Maskala.   Flojo, -a, débil, sin fuerza.. Ardau au oso maxkala da./ Noraiño aillegatzia pentsatzen dok kotxe maxkal orrekin.. Edariez asko. .
  • maxkar, maxkarra. (d). adjektiboa. Argaldua, itxura eskasekoa. .
  • mázizo, mázizua. (b). adjektiboa. Material berdinez egindakoa.   Macizo.. Ba ate bat eitteko, kanporako bazan, mazizuakin eiñ biaziñuan, zeatik kontratxapeauak eta eztau balio, umedadia artzen dau. Martin.. Gure umetan baziren errubera mazizuak zituzten bizikletak, goma hutsezko kubiertak, alegia. .