Ikasliek objektu batzuk aukeratuko dittue, eurenak edo gelan darenak. Bi ikasle kanpora irtengo dira; bittartian gelan daren ikasliek aukeratutako objektuak gelako txokuetan, aukeratutako tokixetan, izkutatuko dittue.
Izkutatu ondoren kanpoko ikasliak gelara sartuko dira eta objektuak topatzen ahalegindduko dira. Barruko ikasliek galdetuko dotse, adibidez:
Adibidez:
- Nun dare guraizak, pelotia eta sokia?
Ikasliak gelan zihar objektuen billa hasiko dira, baiña bixak eskutik oratuta juango dira eta ezin izango dira askatu (esku bakarra erabilliko dabe topatzeko). Denbora tarte bat pasatu ondoren, edota irakasliak erabakitzen dabenian, gelakidiek pistak emon ahal izango dittue: berua, hotza, kiskaltzen, erretzen, ...
Eta noizbehinka pistak eskatzeko irakasliak eta gelatik kanpoko ikasliak galderak egingo dittue:
- Mahai baten azpixan dare?
- Armaixo baten onduan dare?
Orduan barruko ikasliek pistak emongo dittue, ahal dan neurrixan, esaldi subordinatuetan:
-Ez dogu pentsatzen armaixo baten onduan darenik.
- Lantzen diren formak: dare aditz forma bakarrik.
- Lanketa-modua: Gelako batzuek gauzak ezkutatu egingo dituzte eta beste batzuek topatzen ahaleginduko dira. Bilatzaileek tarteka pistak eskatuko dituzte: Armaixo baten onduan dare?
- Prestaketa-lanak: apartekorik ez.