Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Mekoletagoikoan bizi naiz, Mekoletagoiko lagunak ditut, Gure ama Mekoletagoikoa da, Mekoletagoikotik etorri naiz, Mekoletagoikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Mekoletagoikoako lagunak ditut, Gure aita *Mekoletagoikokua da, *Mekoletagoikoatik etorri naiz, *Mekoletagoikoara noa
Oharrak
ARGIBIDEA: Udal erroldan eta GFAn nahaspila dezentea dator MEKOLETA etxeen inguruan. Guk MEKOLETAGOIKOA izena eman diogu GFAn MEKOLETA GOIKOA BERRIA izena duen etxeari. MEKOLETAko etxe zaharra MEKOLETA soilik lagako genuke eta etxe berriei bati MEKOLETAGOIKOA eta besteari MEKOLETABEKOA. TXIKIRRIri, berriz, MEKOLETATXIKI.
Lekukotasunak
Ahozkoak 0, idatzizkoak 0.
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Batere ez
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak