Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Txarasakona, Txarasakonak, Txarasakonari, Txarasakonean, Txarasakoneko, Txarasakonetik, Txarasakonera
Oharrak
Idatzizko erreferentziarik ez dago baina toponimo gardena da.
MTNEn Gaztaina-Sakona, zertxobait Elgeta alderago. Kokapen horretan, Elgetako mugan, Katastroan partzela txiki bat dago (01/080, Bergaretxekoa), CHARIA (i) edo GAZTAÑA SAKONA (a) jaso dena. Bi dira Gaztainasakona eta Txarasakona?
- Bai, bai. Gero hamen Gaztandola ta hau beheko espalda honek badauka izenik, horrek, Lezeta alderako saillak? […] azpixan daonak badauka izenik?
- Honi Txarasakona esaten dotsau beti.
- Txarasakona?
- Bai.
- Hementxe pare-parekua?
- Horixe, ba; hau hemen hasi ta goraiñoko honi sakon honi Txarasakona.
- Hau, hemendiko txaria…
- Horixe, ba.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak