Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

ankátrapu, ankátrapuak. (d). Izena. Antzina oinak biltzeko erabiltzen ziren oihalak, galtzerdirik ez zenean. content_copy txapiño.
ankáurkilla, ankáurkillia. (d). Izena. Bi izterrak bat egiten duten lekua. Ankaurkilla altua jaukak orrek. Don.”
ankáutsik. (b). Adberbioa. Oinutsik. · Descalzo. content_copy óiñutsik, oingórri útsetan, órtosik.
ankázabal, ankázabala. (b). Adjektiboa. Hankak oso zabal botatzen dituena. · El/la que camina con los pies muy abiertos. Jesus Aranzabal, lepoluze ankazabal esan ohi genuen txikitan. Jesus Aranzabal, «Irukutxo», Angiozarko karrerista, gure idoloa zen. .
ankazaiñ, ankazaiñak. (d). Izena. Eibar. "Tendones de los pies. Ankazaiñak tripakixeri on eitten detse.
ankázgora. (a). Adberbioa. Patas arriba. Labandu ta ankazgora jausi nitzan./ Etxe guztia ankaz gora daukau. Ánkaz góra, bi hitz bezala ere esaten da batzuetan..
ankázpi
ankázpi, ankazpixa. (a). Izena. Hankaren azpia. · La planta del pie. Ankazpixa urratu jatan Urbixako bidian. content_copy ánkape. feedback ankágaiñ.
ankazulo, ankazulúa. (b). Izena. Elurretan edo lur bigunetan egindako hanka marka. Beixak egundoko ankazuluak egin dittue ortuan./ Basurdian ankazuluak agiri zien edurretan.
ankázur, ankazúrra. (c). Izena. Hanka-hezurra. · Espinilla, tibia. Ankazurra apurtu dau fubolian./ Ankazurreko ederra artu neban pedalakin.
ánka. ohar bat 1.anka, ankía. (a). Izena. Pata, pie, pierna. Ipurditik belaunerainokoa iztar, eta belaunetik hankarainokoa berna da, baina guztia, anka. Dena dela, «pierna» eta «pie» izendatzeko ere, erabiltzen da anka. . Esamoldeak: 1.anka, ankía. (a). Izena. Pata, pie, pierna. Ipurditik belaunerainokoa iztar, eta belaunetik hankarainokoa berna da, baina guztia, anka. Dena dela, «pierna» eta «pie» izendatzeko ere, erabiltzen da anka. . lau ankán. (c). AdberbioaEsaera. lau-gaiñian. A cuatro patas. Zeukan mozkorrakin lau ankan aillegau zan etxera. ankía sartu. (a). Esapidea. Meter la pata. ánkak jaso. (c). du Esapidea. Ospa egin. Escapar, huir. Eskandalo demasa etara giñuan goizaldera kalian, baiña baezpada be, ankak jaso giñuzen serenua etorri baiño len./ Frantxesak anka jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto. content_copy pólaiñak jaso. ankak erabilli. (c). Ihes egin, lasterka egin. Gero gerriek urten auen eta hankak ebali biher. (AA ArrasEus 228. o.).
anka geldíxan
anka geldíxan. (d). Adberbioa. Hankak mugitu gabe, boletan edo beste zerbaitetan (jokatu). Anka geldixan irabaziko lostake arek neri. Baita, abiadarik hartu gabe. Anka geldixan iru metroko saltua eitten zeban. . anka bakarrian. (b). Adberbioa. anka txuntxurrían. Hanka bakarka. · A la pata coja. Biurrittua eiñ eta anka txuntxurrían joan biar izan neban etxera. content_copy txínguan.
2.anka, ankía. (c). Toponimoa. Bada gurean terreno bat izen hau duena. Lursail luze eta aldapatsu baten barrenari esaten zaio. Ankia edo Ankabarrena deitzen zaio, eta izen arrunten moduan deklinatzen da. Lenengo Ankia labrau bia da./ Ankabarrenian ein zeben Artizkuak etxia.
ipúrdi. 1.ipurdi, ipurdia, -xa. (a). Izena. Culo. Ipurdixa bistan daukazu.” Pluralean, "nalgas" zentzuan. Orrek dauzka ipurdiak, orrek. Ipurdíxa gaur entzunagoa den arren adinekoek ipurdía gehiago darabiltela esango genuke. "Zati biko arpegixa" eufemismo umoretsuaz ere deitu izan zaio: Baiña giza-artian beti esna dabillen diabruak ein eban bere fetxurixia: goniaz batera jasota zeroian eunezko atorra, zati biko arpegixa argira jarririk. (SM Zirik).. Esaerak: Ipúrdi gizéna. (c). Esaera. ipúrdi gizén. Esaera zelebre honetan agertzen da: Ihesbideko erantzunak. . Ipurdi batekin bi silla ezin bete. Esaera. Antzuola. "Bi gauzaren artean aukera egin behar denean bat aukeratu behar da." (Lar Antz). Ankiak fallau eta ipurdiak pagau. Esaera. Antzuola. "Norbaiti jausten denean esaten zaio." (Lar Antz). Esamoldeak: ipurdian zulua euki. Esapidea. "Denok dugu zerbait, hutsik ez duenik ez dago. (Lar Antz) content_copy atzian zulua izan. ipurdía garbíttu. (c). Esapidea. Adular, hacer la pelota de mala manera. Orrek beria eittiagaittik ipurdia garbittuko loskio baitta zerai be. ipurdia galdu. Esapidea. Edozer egin zerbait lortzearren. Jefiakiñ ipurdia galdu biarrian ibiltzen da. content_copy ipurdia erre. ipurdia erre. Esapidea. "Edozer egin. Beriakin ertetzearren ipurdia erreko luke." (Lar Antz). content_copy ipurdia galdu. ipurdia emon. Esapidea. "Bizkarra eman. Berrogetamar bat ero eon giñan bazkaittan, baiña eztakitt... Neu ipurdia emonda nenguan geixenei. ipurdia berotu. Esapidea. "Jo. Formal ezpaza eoten, ipurdia berotukotsut. 2.ipurdi, ipurdía, -xa. (b). Izena. La base de una planta. También la base o parte enterrada de un edificio, poste, etc. Aiziak arbolia ipurdittik etara dau./ Artu zerria ta ipurdittik bota zeban postia. Esamoldeak: etxía ipurdíttik etára biarrian arrántzaka. Esapidea. etxía ipurdíttik etára biarrian zarataka. Llorando escandalosamente. Gure txikixa puxikia apurtu jakonian etxia ipurdittik etara biarrian asi zan arrantzaka. 3.ipurdi, ipurdia, -xa. (c). Izena. Fondo de un recipiente. Lapiko onek ipurdian zulua dauka. Esamoldeak: ipurdía sartu, ipurdixa sartu. (c). dio Aditza. sartu. Ipurdi berria jarri silla edo ontzi bati. Silliai ipurdixa sartzia bi milla pezeta kostau jatan.
ankiñ, ankiña. (d). Izena. Bergarako tela urdina. · Mahón, "Azul de Bergara". Emen Bergaran eitten zan telia zan urdiña, lanerako urdiña, ari Bergaran esate jakon urdiña, baiña Durango aldian “ankiña” esaten dotse, ankiña. Eztot beste iñun entzun. Josu.” content_copy máun.
anpólai. anpolari. 1.anpólai, anpólaixa. (b). Izena. Gerezi mota eder bat, estimatuena agian. · Cereza ampollar. Gure etxaburuko keixia, anpolaixa. Anpolai gorrixa, zurixa eta beltza bereizten dira. . 2.anpólai, anpólaixa. (d). Adjektiboa. Neska ederrez esan izan da anpolaixan modukuak direla eta horrelakoak. Neska anpolarixa dago zuen alabia. (Etxba. Eib.). 3.anpólai, anpólaixa. (d). Izena. Antzina okaran arbola basatiei, basokanei, esaten zitzaien.
ánpor. 1.ánpor, anpórra. (d). Izena. enpor. Enbor takarra: ateratako arbola ipurdia, arapoz jositako enborra, eta halakoak. · Cepa de árbol arrancado de raíz, tronco deforme, etc. Mutikotako gure dibersiñua izaten zuan basuan zeren anporrei buelta emon da barrankuan bera botatzia./ Pago-burua, por ejenplo, enporra esate ako. Sustarrak pe enporrak die. “Ekarrik ortik enporra”, esate zan beian sua eitten zanian. Baztarrian ipintzeko sua zaintzen zebenak. Mart.” Hitz ia galdua.. 2.ánpor, anpórra. (d). Adjektiboa. Pertsona gizen eta baldarrari esan ohi zaio. · Dícese de la persona gorda y torpe. Aspaldixan ikusi barik neukan Pedro, eta aura dago anporra, aura. 3.ánpor, anpórra. (d). Izena. Eibar. Gezur handia. Anporra zuk oiñ esan dozuna. (AAG Eibes).