Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

íxa
2.íxa, ixía, -ak. (b). Izena. botanika. Juncus effusus. Ihia. · Junco Landare hosto gabekoa, luzea, orratz gisakoa, ur asko dagoen lekuetan motroiloka sortzen dena. Behin leku batez jabetuz gero oso zaila da kentzen. Prozesioa pasatzen zen lekuetan bota ohi zen lehenago, Uberan Gorpusti egunean, adibidez. Pluralean izendatzen da ia beti: ÍXAK.. content_copy ur bedar.
ítto. (a). da du Aditza. Ito. · Ahogar. Neskia itto da Deban. Esamoldeak: íxa ittúan. (c). Esapidea. Itotzeko zorian, ito eginean. Ixa ittuan etara dabe mutikua uretatik.
íxil, ixílla. (a). Adjektiboa. Hitz edo zarata gutxikoa. · Callado, -a, silencioso, -a. Oso ixilla da Ariznoako kamareria./ Oso leku ixillian bizi naiz.
ixíl-kóntu, ixíl-kóntuak. (c). Izena. Ahopekoak. · Confidencias, cuchicheos. Ixil-kontuak esaten. Gaur goizian ixil-kontu ugari euki juau. Don.” content_copy áopeko.
ixil-póltsa, ixil-poltsía. (d). Izena. Isilpeko, ezkutuko diru-poltsa. · Bolsa secreta de dinero. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste dotoretasun? Ixil-poltsaren bat bajaukak baztarren batian gordeta. (SM Zirik)./ Errezelu txarrak eindda gizonoi, asi da begira, eta sakapian agertu ixil-poltsia
ixíldu. (a). da du Aditza. Callar(se).
ixílik. (a). Adberbioa. En silencio. Ixilik, mesedez./ Ixil-ixilik dago. Esaerak: Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). Esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten. Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte! Esamoldeak: ixilik eta abarrik. Esapidea. Aramaio. Gordeta, ezkutuan. Gandiagak esan auen ixilik eta abarrik ibili ziela euskerie ikesten Oliten. (Orm Aram).” lagaidazu ixilik!. Esapidea. "Hori esaten duen pertsonak adierazten du bakea behar duela, bera bakean lagatzeko; beraz, bestea(k) isiltzeko." (Lar Antz). ixilik egon ari. (c). Esapidea. Kezka, asperdura, harridura etab. adierazten duen esapidea, testuinguruaren arabera.
ixilíxan. (c). Adberbioa. Isilean. · A la chita callando, a hurtadillas. Andrian ixilixan kotxia erosi zeban./ Ixilixan makiña bat negar einddakua da./ Maixuan ixilixan erretzen dabe eskolan. IXILIXAN soilik edo NOREN IXILIXAN. NOREN IXILIK ere bai. Aman ixilik joate zan entrenatzera./ Nere aiztiak errotia eukan da panaderixia, araxe diru puxkat artzera. Gizonen ixilik. Mertz. (AA BergEus, 333. o.)..
ixilkuma, ixilkumia. "Se dice del nacido de soltera; bastardo. Sin. sasikuma, sasiko, sasipoi." (SB Eibetno). content_copy sasíko.
ixilláldi, ixillaldíxa. (b). Izena. Período de silencio. Ixillaldi luzia egon da batzarrian./ Len dana zan korrupziño asuntua, baiña aspaldixan ixillaldixa dago.
ixilléko, ixillekúa. (c). Izenlaguna. Ixilpekoa, ezkutukoa. · Secreto. Oiñ zuk dauzkazun ixilleko diruak partidu biaittugu./ Ixilleko nobixia i dauka. content_copy íxilpeko.
ixíllune, ixíllunia. (c). Izena. Rato de silencio. Ixillunia aprobetxauaz neuk berba eingot. Ixillaldi eta ixillune Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina badirudi ixillune beti dela laburra, eta ixillaldi luzea ere izan daiteke. .
íxilpeko, íxilpekua. (c). Izena. Secreto.
ixiltásun, ixiltasúna. (b). Izena. Silencio. Ixiltasunak pentsau eraitten dau.
ixípu. content_copy ixipu.