Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

apáinddu. 1.apainddu. (c). da du Aditza. Dotore jarri. · Adornar(se), poner(se) elegante. Erromeixara juan aurretik, orduan be eitten giñuzen alegiñak apaintzeko./ Kardia artu ta apaindduizu beixa ferixara eruateko. Esamoldeak: altáre nausixán modúan apáindduta. (c). Esapidea. Dotore jantzita, orraztuta, pintatuta, doazen emakumeengatik esan ohi da, ironiaz edo kritika guraz. · Adornada como el altar mayor. Dícese de las mujeres muy preparadas, con sorna. Ezkondua izan arren or ikusikon edozein astegun buruzurittan altare nausixan moduan apaindduta./ Bai neska, ezautukozu, altare nausixan moduan apaindduta ibiltzen dan puxika bat. 2.apainddu. Aditza. Botatako egurrari adaxkak kendu. Arek botatakuen, trixkia esate ako, urrengo apainketia, arek apainddu. Jose.” content_copy triskau, sóilddu.
áltu. 1.altu, alta, altúa, áltia. (a). Adjektiboa. Alto, -a. Mutil altu bat egon da zure preguntez. 2.altu. (b). Adberbioa. En voz alta. Ez ain altu berba eiñ. Esamoldeak: altútik. (c). En voz alta. Altutik leiduizu papel ori. altúan. (b). Adberbioa. En voz alta. Altuan esan zeban nere izena. 3.altuena be. (b). Esapidea. Gehienera ere. Arek altuena be ogei urte izango jittuk.
altúra, alturía. (a). Izena. Altura.
altútu. (b). da du Aditza. altau (d). Altu bihurtu. Altutu egin bia da pareta hau./ Asko altau da zuen neskatillia./ Altau eitten dau orrek eta (presak uraren nibela). Aniz.”
altz
altz, altza. (a). Izena. botanika. Alnus glutinosa. Aliso. Errekondoetan eta leku urtsuetan hazten den zuhaitza. Altza maietzeko ilbarrixan bota bia da, iraungo badau; bestela usteldu eitten da. Juantxo.” Altzak eztauka bihotzik da esaera, ez du enborrak erdian izan ohi duen muinik, alegia. Maiatzeko ilberrian ebakiz gero oso egur gogorra da; gurdi-partiketarako ere erabil daiteke, baina ondo zaindu behar da, bustitzen bada laster usteltzen da eta. Oso egur arina. Aitzur-kirtenetarako erabiltzen da, adibidez, eta garai batean artazi-kirtenak egiteko ere bai. Hostoak eta azala oin izerditsuak sendatzeko eta oiak gogortzeko erabili izan dira. .
altzáu. 1.altzáu. (b). da Aditza. Jaiki. · Levantarse. Gaur berandu altzau naiz oetik. Jaikiren sinonimoa da bere aditzezko beste zentzuetan ere: orea harrotu, zakila tentetu, etab.. 2.altzáu. (b). du Aditza. Jaso. · Levantar, izar. Jasoren sinonimoa da bere aditzezko beste zentzuetan: eraiki, laudatu.... Esamoldeak: altza burua!. Interjekzioa. altza burua. "Interjección para que los ganados uncidos levanten la cabeza." (SB Eibetno). altza!. Interjekzioa. "intj. imperativa para que los ganados se levanten de la "cama", sea para el ordeño, para limpiar o para cualquier otra necesidad. (SB Eibetno)
altzagarri, altzagarrixa. Izena. Zerbait kili-kolo dagoenean alde motzenari azpian ezartzen zaiona. · "Calzo. Altzagarrixa jarrixozu mai orren anka errenari.
áltzo
áltzo, altzúa. (a). Izena. Magala. · Regazo, seno Altzuan egotia gustatzen jakue umiei.
altzokára, altzokaría. (b). Izena. Altzoa zerbaitez betea. · Regazo lleno de algo Altzokara mailluki topau neban utsa denporan./ Ni joan orduko altzokaria zeukan batuta.
áma, áma. (a). Izena. Madre. Bai mugagabean eta bai mugatuan beti ama. Ostera, animalietan, ama, -e, -ia. Esamoldeak: bigarren ama. (d). Txikitan amaren ordez titia eman diona. Inguruko basarrikuak pa, etxekuak etzeukan eta beste batek emuten otsan, baiña bigarren ama ero ola esaten jakon ari, baiña onek aberatsak eruaten zittuenei iñudia esaten jakuen. Don.”