Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

astókan
astókan, astokána. (c). Izena. Okantximiloa baino handiagoa eta klaudia baino txikiagoa den okarana. Heldutakoan kolore urdina hartzen du.
astokárdu, astokardúa. (c). Izena. botanika. Dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco. content_copy kárdulatz, sorgín-órrazi.
Ástoko. (d). Ástako. Ipuinetan astoaren pertsonifikazioa. · En los cuentos, personificación del burro. Beiñ juntau die Astoko, Otsoko ta Mandoko.
astólan, astolána. (c). Izena. astobiar (Eib.). Lan astuna, nekosoa. · Trabajo que requiere mucho esfuerzo. Ire aittajuna basuan makiña bat astolan einddakua dok.
astoménda, astomendía. (d). Izena. botanika. Mendarra.
astoperréjill, astoperrejílla. (d). Izena. botanika. Petroselium hortense. astaperrejill. Lore zuriduna eta perrexil itxurakoa. Bide bazterretan, horma barrenetan, baserri inguruetan, hazten da. Kirten lodi eta barrutik hutsa du eta askotan pertsona baino handiagoa hazten da.
astopotxotxo. "Bruto, edozer gauza edonoren aurrean esaten duena, konplejorik gabekoa eta bost ajola zaiona." (Lar Antz).
astáputz
astáputz, astapútza. (b). Izena. botanika. Lycoperdon sp.. astoputz. Cuesco de lobo. Zelaietan hazten den perretxiko borobila. Zahartzen denean hauts beltzez betetzen zaio barrua. Sin. putzustel. (Lar Antz).. Esamoldeak: astoputz aundi. Izena. Langermania gigantea. Eibar. Bejin gigante. (SB Eibetno).
astosóka, astosokía. (d). Izena. Astoari banastak eta lotzeko soka. Eskusokak iru metro t´erdittik laura, eta gero astosokia, astuan banastak eta lotzekua, aura sei bat metro ingurukua. Sendoera berdiñian baiña luziaua. Don.”
astrápala, astrápalia. (d). Izena. Zalaparta. Gaur berandu jaiki non eta or ibili non goiz guztia astrapala baten./ Zuk astrapalia ugari ta lan gutxi./ Txirrita Plazentzian bizi izan artian, gertaera bat zala-ta naikua astrapala sortu zan. (SM Zirik).” Esamoldeak: astrápalaka. (d). Adberbioa. Presaka, korrika, zalapartaka. · De prisa y corriendo, atropelladamente. Etxe-alderia izan dou ta agostu guztia ibili ga astrapalaka. Astrapalia darixola ere bai..
arrántzaka. (b). Adberbioa. Rebuznando, llorando clamorosamente. Aura zuan kuadrua: ume guztiak batera arrantzaka. Esamoldeak: astua arrantzaka baiño gaizkixao kantatzen dok. Esapidea. Oso gaizki kantatzen dok. Inoiz entzun ohi den esaldia.
aldrébes. 1.aldrebes. (a). Adberbioa. Oker, atzekoaz aurrera, alderantziz. · Al revés, del revés. Gauza guztiak aldrebes esateittu./ Jertsia aldrebes jantzi dozu. Esamoldeak: aldrebésko aldéra. (a). Okerreko erara. Zeukan mozkorrakin, periodikua aldrebesko aldera artuta ziarduan leitzen./ Prakak aldrebesko aldera dauzkazu. 2.aldrebes. (b). Adberbioa. Deseroso; urruti edo konbinazio txarra dagoelako. · A desmano. Uberarrei oso aldrebes gelditzen jakuen Elgeta eta agaittik pasau zien Bergara. content_copy eróso. 3.aldrebes, aldrebesa. (b). Adjektiboa. Baldarra, moldakaitza. · Torpe. Berbetan ondo aldrebesa intzan txikittan./ Fubolian i baiño aldrebesagoik etxuat sekula ikusi. content_copy moldékaitz, baldar. Esamoldeak: astua atzeraka baiño aldrebesaua. (c). Esapidea.
átzeraka. (b). Adberbioa. Retrocediendo. Aurreraka joan biarrian atzeraka goiaz. Esamoldeak: astua atzeraka baiño terkuaua izan. (b). Esapidea. Oso tematia izan.
astúa átzeraka baiño térkuaua izan. Esapidea. Oso terkoa izan.
tórpe, tórpia. (a). Adjektiboa. Torpe. Esamoldeak: astua atzeruzka baiño torpiaua izen. Esapidea. Oso baldarra izan.
ásto. 1.asto, astúa. (a). Izena. Burro. content_copy asto beltzanak esan, aldrebes. Esamoldeak: lenaoko astuana pasau: ez jaten oittu zanian il. Esapidea. Jendea gauza txarretara ez dela ohitzen, alegia. Entzuleak esaera ezagutzen badu, lehen partea bakarrik esaten da. aztorautako astarra baiño sazkarraua izan. Esapidea. Eibar. Oso zakarra izan. astuak pe gaztetan politak izaten ei dira. (c). Esapidea. "Norbait itsusia dela adierazteko konparazioa." (AAG Eibes). astuak jauzkak buztanpian. (c). Esapidea. Diru kopuru bati asko irizten zaionean esan ohi den esapidea. Olako kotxe batek bost milloi balio jittuk. Astuak jauzkak buztanpian. astuak baiño lan geixao eiñ. (b). Esapidea. Lan asko egin. astua txalma ta guzti baiño astuaua. Esapidea. Antzuola. Oso astoa. (Lar Antz). astua makillara letxe oittu. (b). Esapidea. Egoera txar batera ohitu. Aren andria astua maikillara leztxe einda euan. (AAG Eibes)” asto joan eta mando etorri. (c). Esapidea. Zerbaiten atzetik ibili ondoren, ez lortu. Zerbait gaizki atera. Aretxi pasau jakon asto juan ta mando etorri. 2.asto, astúa. (a). Adjektiboa. Estúpido, -a. ignorante, bruto, -a. I aiz personia astua. 3.asto, astúa. (c). Izena. Egurrak zerraz ebakitzeko erabiltzen den euskarria. · Aparato de madera de cuatro patas que se utiliza para sostener los troncos que se han de cortar a sierra. Sirrin-sarran jardun dau Antonik zerran, tronguak asto gaiñian jarritta. 4.asto, astúa. (d). Izena. Bizkarrean egurrak garraiatzeko erabiltzen zen zurezko tresna. Astuak izete zien, ezta? Astua eukan izena. An kargau biar izete eban, eutsi esku batekin da bestiakin kargau. Mart.” 5.asto.