Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

txorixák baiño búru gutxíao éuki. (c). esapidea. TXORIXÁ. Zentzun gutxi euki.. Ori eingo ziñuan baiña! Txorixak paiño buru gutxiao daukazu. .
txorixán modúan ibílli. (b). esapidea. Ondo, sasoiko ibili. Makalaldi baten ondoren esan ohi da.. Operau zebenetik txorixan moduan dabill./ Aspaldixan txorixan moduan zebillen, baiña gripiak egundoko pasaria emon jao. .
txorittara juan. (-). esapidea. "Txori billa urten, baiña gehixenetan bizirik harrapatzeko. Esate baterako likiaz kardantxilluak, tariñak edo pardilluak harrapatzera." (SB Eibetno)..
2. txori, txoríxa. (d). izena. Ate zaharrek biratzeko beheko aldean izaten duten sistema. Batzuek TXORI deitzen diote azpiko zulotxoari:. Atia txorittik etarata sartu zan lapurra./ Ate ori txorixan sartu barik dago bia dan moduan.. Lekuko batek dioskunez, ateak biratzeko azpian duen ziri metalikoa da txorixa, eta goian zein behean harrian dagoen zulotxoa opilla edo txori-opilla. Gero opilla eukitzen dau orrek or, da gero behetik gora sartuta burdiña bat; orri esaten jako txorixa. Jul. Goiko aldean, ardatza biltzen duen uhala eukitzen du hormari itsatsita. Galtzear dauden hitzak dira.. Sin. ate-txóri. Ik. opill. txorittik urtenda egon, . (c). esapidea. Burua galduta egon.. Aspaldixan bastante txorittik urtenda ei dago Joxepa. ..
txorittik urtenda egon. (c). esapidea. Burua galduta egon.. Aspaldixan bastante txorittik urtenda ei dago Joxepa. .
txopó-platano, txopó-plátanua. (c). izena. botanika (Osintxu.) Plátano de sombra.. Sin. plátano.
txopo-perretxiko. (-). izena. (Eibar.) agrocybe aegerita. Seta de chopo. (SB Eibetno). .
txondor. (-). Ik. txendor.
txonkolo. (-). Ik. txánkulu.
txonta. (-). Ik. negúta.
txonta erreal. (-). Ik. motatxóri.
Txóonpio. (c). izen propioa. TXORONPIO. Txoronpio edo. Ipuin zaharren bateko pertsonaia, dirudienez. Baten batek gauza "zelebreren" bat egiten badu -burua zeroan moztu, adibidez- zera esan ohi da:. Orrek pe Txoonpiona ein jok. Txoonpiok pe bere gustua ein juan. Bietza ipurdixan sartu eta txupatzen ei jeuan. . Beraz, TXOONPIONA EI. Ik. Fraixkomilíen.
txópo, txopúa. (b). izena. botanika populus nigra. Makala.   Chopo.. Ibai ondoko lurretan asko landatzen den arbola luzea. Hosto ahul hagindunak eta lore txiki-txikiak ditu. Mintza sendagai bezala erabiltzen da, bai almorranak ixteko, bai umea izandakoan esne jarioa mozteko.. Sin. makal. Ik. txopo-karóliñ.
txópoi, txópoixa. (c). izena. Txopodia, makal-saila.   Chopera.. Bolintxo txopoixan makiña bat jente egote zuan sasoe baten atsalde pasa. .
txopo-karóliñ, txopo-karolíña. (d). izena. populus alba? populus canadiensis?. Makal mota bat. Populus canadiensis, ote? Edo populus alba? (álamo).. Etim.: "chopo de Carolina" (EEBB) dirudi.. Ik. txópo.
txokáu. (b). zaio aditza. Harritu. Extrañar.. Etxata bape txokatzen ainbeste umekin zoratzia.. Sin. estráiñau. txokáuta egon, . (b). esapidea. Harrituta egon.. Txokauta nago zela eztaben diar eitten...
Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte. (-). esaera. (Oñati.) "Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte: no vendrá usted nunca."(Izag Oñ)..
ubéldu. (-). 1. ubeldu, . (d). aditza. Amoratarse.. Betondua ubelduta zeukan./ Laster ubelduko jatzu ipurdiko golpia.. Beltzittu da erabiliagoa. .. 2. ubeldu, ubeldúa. (d). izena. Moratón, cardenal.. Gorputz guztia ubelduz beteta urten zeban komisarixatik.. Beltzittu edo beltzune erabiliagoak dira.. Ik. úluna..
uártu. (a). da-du aditza. (Angiozar., Ubera.) UGÁRTU. Herdoildu.   Roñar(se).. Uartutako sarda puntia sartu jako ankatik.. Sin. ordáittu.
úar, uárra. (c). izena. (Angiozar., Ubera.) ÚGAR. Herdoila.   Roña, herrumbre.. Ubera ta Anguzarren uarra esate jotsek erdoixai.. Sin. órdai.
txutxúrrutxuka. (c). adberbioa. Juego infantil, que generalmente se practicaba a escondidas de los padres, consistente en colocarse uno en la pértiga del carro y otro(s) en la parte trasera, y subir y bajar.. Aittajuna siestan zeuan bittartian txutxurrutxuka ibiltze giñan etxostian.. Ik. burpartíka.
txutxúrrutxu eiñ. (c). du aditza. Gurdiak atzean pisu gehiegi daramalako burpartika goratu eta atzeak behea jo.   Vencer el carro para atrás.. Burdi-garuak partikatik urten da txutxurrutxu ein zoskun.. Ik. txutxúrrutxuka.
Txutxúrra. (c). izen propioa. San Juan Errekako familia bati ematen zaion izena.. Tratantia da Txutxurra./ Elortzakuei Txutxurranekuak esate jakue. .
txutxumutxuka. (c). adberbioa. Isil-kontuetan. . Eztakit zer dauken, baiña goiz guztia txutxumutxuka dare..