Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 1. labandu. (a). da aditza. Laban egin. Resbalar.. Miñ artu dau eskillaratan labanduta.. Sin. lában eiñ, írrist eiñ. |
| Nun artu, an laga. (-). esaera. "Gauzak hartutako lekuan laga behar dira." (Lar Antz).. |
| keia emon. (-). Ik. keétu. |
| kara o kruz. (a). Cara o cruz.. Ik. busti ala siku?. |
| 2. kirri-korro, kirri-korrua. (-). izena. "Katarruak bular barruan sortzen daben zaratia. . Katarrua juan dalakuan, baiña ondiok kirri-korro petral bat daukat hamen barruan." (SB Eibetno) . |
| istinga baten ibilli, istinga baten egon. (-). esapidea. "Inguruan ur askorekin ibili, batez ere sukaldeko lanak egitean, ontziak garbitzen, esaterako. . Istinga baten emen nabill.. |
| Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten. . Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte!. |
| Kamiñondo, kamiñondúa. (b). izena. Errepide alboa.. Kamiñondoko souan lanerako lagun bat geixao biar izaten zan, dio lehengo esaerak. Bidekoekin berriketan denbora asko galtzen zelako, barren. Hala zioten lehengo baserritarrek.. |
| 4. zapata, zapatía. (d). izena. Machón.. Ik. matxóe, -i. |
| zárba, zarbía. (-). izena. (Arrasate.) Zerba. Acelga.. Bergaran "azelga" esaten bada ere, baserritarrek ezagutzen dute hitza, batik bat Arrasateko azokara joan izan direnak. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei.. Sin. azélga. |
| 2. zepa. (d). adjektiboa. "Gozotasunik gabea (lurra), lur harroa ez dena, aitzurrean itsatsita geratzen dena, labrantzarako txarra. . Zer nai dozue lur zepa onetan artzia?" (Lar Antz). . zepa-zepa, . (d). adberbioa. XEPA-XEPA. Trinkotuta. Apelmazado.. Arro-arro, libre-libria, luzia ta arrua. Batzuk eoten dia xepa-xepa, arek soltau ezindakuak izate zien; arrua biar izate zan, ta illia komeni zan ola luzia. Pedro.. Artileari buruz dihardu.. Ik. zepátu, tringótu.. |
| 1. putzérroskilla, putzérroskillia. (c). adjektiboa. Haundi usteko emakumeengatik esan ohi zen. "Se decía de las envanecidas por creerse más de lo que son." (Etxba Eib).. Gaztetan putzerroskilla majua izandakua da orren ama. . |
| tenple onian edo txarrian egon. (c). esapidea. Aldarte oneko edo txarreko egon.. |
| 1. txorímalo, txorímalua. (b). izena. Espantapájaros.. Txorimaluan galtzarpian apixia ein ddabe txorixak. . |
| 2. txorimalo, txorimalua. (a). izena. (Oñati.) Herriko jaietan zerri-puxika batekin haurrak jotzen ibili ohi den buruhandia. Cabezudo. Sasue batian . Oñatiko umeek ondorengo hau kantatzen dute txorimaloak xaxatzeko: «Txorimalo, katamalo, tirikititi, taukiri, zeiñiri, txorimaluari!».. |
| txori-opil. (-). Ik. opill, txori. |
| 4. txorímalo, txorímalua. (b). adjektiboa. Bobo.. Abogaua izan arren txorimalua galanta./ Ixilik egon ari txorimaluoi alakuoi. . |
| 3. txorímalo, txorímalua. (d). izena. "Máscara de carnaval." (Izag Oñ). . |
| txorímalo. (-). komentario 1 1. txorímalo, txorímalua. (b). izena. Espantapájaros.. Txorimaluan galtzarpian apixia ein ddabe txorixak. .. 2. txorimalo, txorimalua. (a). izena. (Oñati.) Herriko jaietan zerri-puxika batekin haurrak jotzen ibili ohi den buruhandia. Cabezudo. Sasue batian . Oñatiko umeek ondorengo hau kantatzen dute txorimaloak xaxatzeko: «Txorimalo, katamalo, tirikititi, taukiri, zeiñiri, txorimaluari!»... 3. txorímalo, txorímalua. (d). izena. "Máscara de carnaval." (Izag Oñ). .. 4. txorímalo, txorímalua. (b). adjektiboa. Bobo.. Abogaua izan arren txorimalua galanta./ Ixilik egon ari txorimaluoi alakuoi. .. |
| txori-máats, txori-maátsa. (c). izena. vitis vinifera. Berez sortzen den mahats txertatu gabea. Uva silvestre.. Sasi-maatsa? Txori-maatsa; mentau bareko maats txikixa. Klem. . Lehengo mutikoen basozigarruak.. |
| txori-kárdu, txori kardúa. (c). izena. botanika senecio vulgaris. Hierba cana, cardo enano.. Ik. zorna bédar. |
| txori-káka, txori-káka. (a). izena. Excremento de pájaro.. Txori-kakaz beteta dago teillatua. . komentario 1 txori-káka ez izan, . (c). esapidea. Inportantea izan. Broma abarrean edo ironiaz esan ohi da.. —Atzo telebisiñuan agertu itzan. —Ze uste dok pa, gu txori-kaka gala, ala?/ Ez pentsau ori bere ustez txori-kaka danik.. Sin. azián bárrenengo ostrúa ez ízan.. |
| txorietxe. (-). Ik. txóri. |
| txoríburu, txoríburua. (b). adjektiboa. Buruarina. Casquivano, -a.. Beti izan da txoriburu samarra. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.