Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| udabárri, udabarríxa. (a). izena. Primavera. . |
| úda, udía. (a). izena. Verano. . |
| úbeta, úbetia. (d). izena. Errotako andapararen "konportaren" atea. La compuerta del depósito del molino.. Ubetia. Errotan bertan graduau eitten jaue geixao emun ero gutxiao emun ero, ero arrixa gelditzeko. Ubetia izengo zan ba. Don. . Etim.: ur+ate, beharbada.. Ik. kónporta. |
| Ubera-lau, ubera-laua. (c). toponimoa. Uberako kalea eta ingurua.. Ubera-lauan amar bat etxe egongo die. . |
| Ubera. (a). toponimoa. Bergara eta Elgeta artean dagoen auzoa. . Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera. .. Ubera-lau, ubera-laua. (c). toponimoa. Uberako kalea eta ingurua.. Ubera-lauan amar bat etxe egongo die. .. |
| txurrumillo. (-). Ik. zurrúmillo. |
| 2. txuringa, txuringia. (-). izena. (Eibar.) Almorranas, hemorroides.. Ein bihar izan zittuan indarregaz, txuringiak urten zetsan. (AAG Eibes). . |
| txotxólo, -a, txotxolúa, -ía. (a). adjektiboa. Necio, -a, pedante.. Bere bizi guztian txotxolo aundi bat izan da. . Ik. txátxala. |
| txotxo-bérba, txotxo-berbía. (d). izena. TXOTXOLO-BERBA. Berbetarako era txotxoloa. Mertzedesek Bergarako kalean euskaraz oso gaizki egiten dela diosku honela:. Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa, konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Dana olakoxe txotxolo-berbia dago Bergan. Mertz./ Txotxolo-berbak dia gaizki esandako berbak. ". |
| txotiñ. (-). Ik. zótiñ. |
| txota, txotia. (c). izena. Sota en el juego de cartas. . Sin. txanka. |
| txostáda, txostadía. (d). izena. Pelotak txokoan sakerik egiten ez dueneko jokaldia. Jugada en que la pelota no bota por dar en el vértice del suelo y la pared.. Ogetak botatzen zittuan txostadak etxeuan eruateik. . |
| úel. (-). UAL, UBEL. 1. uel, uéla. (c). izena. Uhala. Correa de cuero.. Uztarrixa lotzeko uela apurtzen danian korapillua eitte jako./ Guk miña esaten dotsau, olako... onetxen moduko zer bat, uelakin barruan lotuta egoten da, taka, taka, taka, arek joten dau. Luis./ Manofrak, eztakit zuk dakizun zelakuak dien, burdiñia ei dauke, koskorrak ei dauzke ta, uela emendik ola, ta au sartu eskuen da, burdiña-koskuak ei dia, manofrak orrek. Ben. . Uztarriarenari EDE ere bai... 2. uel, uéla. (d). izena. Anezkari bultza egiteko ehundegiak alde bakoitzean besoei lotuta dituen sokak. Ehuleak soka horiei tira eginez anezka mugitzen du alde batetik bestera. Cuerda del telar que al tirar de ella el tejedor, la lanzadera recibe los golpes que la hacen circular de un lado a otro de la urdimbre colocando la trama.. Eta uala, emendik berakua uala, ta beso au zan ual baten bidez anezkiai bultza eitten otzana. Josu. .. 3. uel, uéla. (d). izena. Llanta de carro.. Uztaua dok ori be; meia danian uela. Burdixai, burdi zorrotzai eitte jakok orrekin, ia plantxa dezentia. Da meia baldin bada uela. Don. . Ik. burtúel, llánta.. 4. uel, uéla. (d). izena. Burdinazko uztaua. Aro de metal.. Ordenia emun otxanian borreruak, tornuan uela ipiñi lepotik, tornuai emun buelta, zela itto-ben. Hil. (AA BergEus).. 5. uel, uéla. (d). izena. Atearen ardatzari hormaren kontra eusten dion altzairuzko xafla. .. |
| 1. txost. (c). interjekzioa. Pelotan, pelota txokoan sakerik ez egiteko moduan sartzen deneko onom.. Pelotia kruzau eitte jok orrek, eta batian txost eta bestian txost, zeiñek jaso pelotia./ Txost ein jok, bestela jasoko najuan. . |
| txost. (-). 1. txost, . (c). interjekzioa. Pelotan, pelota txokoan sakerik ez egiteko moduan sartzen deneko onom.. Pelotia kruzau eitte jok orrek, eta batian txost eta bestian txost, zeiñek jaso pelotia./ Txost ein jok, bestela jasoko najuan. .. 2. txost, . (-). onomatopeia. "Meter algo en un sitio." (SB Eibetno). .. |
| txósna, txósnia. (c). izena. Txabolatxoa. Kalekoez ia bakarrik. Caseta de feria, de estación, etc.. Txosnia ba kasetia ero; ola kale inguruko zera danian, estaziñoko txosnia ero, esan izan zan, banderistian lekua ero. Klem./ Or badare ba txosnak, arek ortuak zien len. Mertz. . |
| 3. txortxor. (c). Txori-kantuaren onom.. Etxazpixan dabill bidiarrua txortxor da txortxor. . |
| txortxor. (-). 1. txortxor, . (c). Berriketa hotsaren onom. Berriketa hots horrek molestatzen duenean, batik bat.. Klase atzian jarri eta egun guztia txortxor eta txortxor. . Sin. txalan-txalan. (Eib.)... 2. txortxor, txortxorra. (-). adjektiboa. Pertsona jarduntsua, berritsua, isiltzen ez dena.. Ikusiko baziñu zelako txortxorra dan gure mutikua etxian... eta kalian berriz mutua emoten dau./ Ori da gauzia txortxorra! (Lar Antz)... 3. txortxor, . (c). Txori-kantuaren onom.. Etxazpixan dabill bidiarrua txortxor da txortxor. .. |
| txortáldi, txortaldíxa. (b). izena. Narruta saioa. Sesión de hacer el amor.. Bazkalostian txortaldi bat pe eztok txarra izeten./ Bi gaztek, geure begixen aurrian, arek ein juen txortaldixa.. Sin. narrutáldi. |
| txortalári, txortalaríxa. (c). izena. Narru-jolea. Follador,-a.. Ori txortalari fiña izangok.. Sin. narru-jotéille, narrutalári. |
| 2. txortabar, txortabarra. (d). (Eibar.) Antzinako tabakorri klase bat.. Oillo-saldia edo dalako orrek eztarri guztia pikatzen jok, orrek aintziñako txortabarrak baiño txarraguak dittuk. (SM Zirik). . |
| 1. txortabar, txortabarra. (c). izena. (Eibar.) Abar-sorta. . Sin. abar-sórta. |
| txortabar. (-). 1. txortabar, txortabarra. (c). izena. (Eibar.) Abar-sorta. . Sin. abar-sórta.. 2. txortabar, txortabarra. (d). (Eibar.) Antzinako tabakorri klase bat.. Oillo-saldia edo dalako orrek eztarri guztia pikatzen jok, orrek aintziñako txortabarrak baiño txarraguak dittuk. (SM Zirik). .. |
| 2. txorta, txortía. (b). Ik. sórta. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.