Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| iriságar, irisagárra. (c). izena. botanika IRASÁGAR. Cydonia oblonga. Membrillero.. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko.. Ik. sabi. |
| iri-próba, iri-probía. (b). izena. Idi-dema. Prueba de arrastre de piedra con bueyes.. Elgetan iri-probia egoten da Ferixa Nausikuan. . Ik. próba. |
| irí-páre, irí-pária. (c). izena. Yunta de bueyes.. Iri-pare edarra euki zeban Exekielek. . |
| irín-záku, irín-zákua. (b). izena. URÚN-ZÁKU (UB.-ANG.). Saco de harina.. Ik. zorro. |
| irín-kája, irín-kájia. (c). izena. URUN-KAJA (UB., -ANG.). Cada una de las dos cajas que tenían debajo algunas artesas.. Bi irin-kaja, artiriña ta gari-iriña eukitzeko. Etara ta sartu eittekuak, kaja aundixak. Don. . Ik. erómai. |
| irín-fabrika, irín-fábrikia. (c). izena. URUN-FABRIKA. Zapatarikuan, ibai ondoan, egon zen errota industriala. Fábrica de harinas.. . |
| Iriña bageunka, Otaolatik esnia ekarri, ta ai ingo giñuke. (-). esaera. "Jateko gogoa, baina jatekorik ez." (Lar Antz). |
| irikiñ. (-). Ik. irákiñ. |
| iri-gaztaiña. (-). Ik. indí-gaztaiña. |
| íri, iríxa. (a). izena. IDI. Buey.. Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz. . Gazteak direnean, iri-gazte edo ixko-koxkor esaten zaie. Idixei be esaten jakue, artian urte bittik irura doiazen idi gaztiei: "ixko-koxkorrak ipiñi jittuk". Kapautakuak, paiña ixko-koxkorrak. Idi gaztia ero ixko-koxkorra. Don.. |
| ireztu, ireztue. (-). izena. (Leintz.) Tximista. . Ik. oiñéztu. |
| irétargittan. (d). adberbioa. A la luz de la luna.. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika-ta, baiña ies eiñ. Hil. . |
| irétargixan modúko arpegíxa. (c). esapidea. Aurpegi borobila.. Talo arpegixa ere esaten da.. |
| irétargixai bégira égon. (b). esapidea. Estar en babia.. Egon ari iretargixai begira, ta ikusikok. . komentario 1 |
| iretargi oso, iretargi osua. (-). Luna llena.. Sin. illárgi béte. |
| irítzi. (-). (Eibar.) IRÍTXI, ERITXI (EIB.), ERETXI (ARAM.). 1. iritzi, . (d). dio aditza. Iritzi, iruditu. Parecer, opinar.. Zuk zer irizten dotsazu alkatiak esan dabenai?/ Gutxitxo iritzi jotsan eskeiñitako diruai./ Oso zatarra iritxi notsan ein zebenai.. NOR-NORI-NORK bezala jokatzen da, gramatikek diotena betez, baina inoiz entzuten da IRUDITU bezala jokatuta ere, NOR-NORI, alegia. Gaizki irizten jatzue eskribidu dotena?. Ik. deizkion, pentsáu.. 2. iritzi, . (b). izena. IRITZÍXA. Opinión, parecer.. Nik neure iritzixa emun dot; oiñ esan zeuk zeuria. . Sin. parézer. . iritzira, . (-). . Ik. aliitzíra... 3. iritzi, iritzíxa. (d). adjektiboa. Vano, -a, creído, -a.. Zenbat eta ezjakiñauak eta orduan da iritzixauak izateittuk jeneralian.. Mugatuan, batez ere. . Sin. buruirítzi.. |
| 1. iritzi. (d). dio aditza. Iritzi, iruditu. Parecer, opinar.. Zuk zer irizten dotsazu alkatiak esan dabenai?/ Gutxitxo iritzi jotsan eskeiñitako diruai./ Oso zatarra iritxi notsan ein zebenai.. NOR-NORI-NORK bezala jokatzen da, gramatikek diotena betez, baina inoiz entzuten da IRUDITU bezala jokatuta ere, NOR-NORI, alegia. Gaizki irizten jatzue eskribidu dotena?. Ik. deizkion, pentsáu. |
| 1. irrintzi, irrintzíxa. (c). izena. Zaldiaren oihua. El relincho del caballo.. Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten./ Aren irrintzixa guretik pe entzuten da. . irrintzi eiñ, . (c). Relinchar.. Zaldixak irrintzi ein ddau. Don. .. |
| irríntzi. (-). 1. irrintzi, irrintzíxa. (c). izena. Zaldiaren oihua. El relincho del caballo.. Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten./ Aren irrintzixa guretik pe entzuten da. . . irrintzi eiñ, . (c). Relinchar.. Zaldixak irrintzi ein ddau. Don. ... 2. irrintzi, irrintzixa. (-). izena. (Eibar.) Lekaioa, pertsonaren irrintzia.. Sin. lékaixo.. |
| irrintzaráta, irrintzaratía. (d). izena. Irrintza-zarata, ardatza olio gabe duen gurdiak ateratzen duen hotsa.. Ta ori arriuoi ala juten zan, burdixa berriz irrintzaratiakin soiñua juaz, ipini jaboia ero intxaurra ero zeoze irrintzia ataratzekua ero. Juana. . Sin. burtirríntza. |
| irríntza, irrintzía. (d). izena. Ik. burtirríntza. |
| irribárre eiñ. (c). Sonreir.. Ik. barrez-bárrez. |
| irribárre, irribarría. (c). izena. Sonrisa.. Irribarre politta dauka arek./ Irribarrez dator zuen neskatillia. . Adinekoentzat arrunta; gazte eta helduek ez dugu ia entzun etxean. Berriz ere ezaguna batuari esker.. irribárre eiñ, . (c). Sonreir.. Ik. barrez-bárrez.. |
| irrara, irraria. (-). "Gorgeo, trino. Txorixen txio-txio politta." (SB Eibetno).. komentario 1 |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.